Euskaldunok munduan  II. urtea // 27. zenbakia - 2003ko bagilaren 1a

Euskal jatorriko ia-ia 60.000 mila lagun AEBetako erroldan

Oraintsu emon ditue ezagutzera erroldako datu barriak eta, zehatz esateko 57.793 lagun dira euren burua euskal jatorrikotzat dabenak; AEBetako herritarrei jatorri etniko edo nazionalaren ganeko itaunak egin deutsiez erroldea eguneratzeko asmoagaz eta horra hor datuak. Estaduen artean alde handiak dagoz eta Kalifornian, berbarako, 20.868 euskaldun dagoz; euskaldun kopuru handiena dago estadu horretan.; Idahon, barriz, herritarren % 0,5 euskal jatorrikoak dira. Kontua da ze, maila handiagoan ala apalagoan, Ipar Ameriketako estadu guztietan bizi dirala euskal jatorriko lagunak.

Bizkaie!