Pou anaien erronka: 'zazpi horma, zazpi kontinente'
Euskal Herria, munduko eskalatzaile onenen harrobia
Ez dira ez geldi egotekoak Iker eta Eneko Pou anaiak. Zailtasun handiko hormetan gora joten espezialistak dira, munduko eskalatzaile onenen artean dagoz eta orain sekulako plana preparau dabe datozen hiru urteetarako: 'Zazpi horma, zazpi kontinente'. Abentura honetan, eskalada librean kontinente bakotxeko hormarik esanguratsuenak eskaletea da asmoa eta datorren hilean, maiatzean ekingo deutse beharrari AEBetan, Kalifornian, Yosemiteko Parke Nazionalean hain zuzen be, bertako hormarik gatxenean, El Capitan ospetsuan. Hortik aurrera, arabako eskalatzaileek ez dabe ezer argitu gura izan, inork aurrea hartu eta abenturea zapuztu ez daian; edozelan be, badakigu Yosemiteko esperientziaren ondoren, Hegoamerika, Afrika, Europa, Asia, Ozeania eta Antartidako hormak zain izango dabezala.