Euskaldunok munduan  II. urtea // 26. zenbakia - 2003ko maiatzaren 15a

NABOren web gune barria

NABOk (Ipar Ameriketako Euskal Alkarteen Federazinoak) web gunea barritu dau itxura argiagoa eta informazino gehiago eskainiz. Orain arteko www.naboinc.com helbidea oraindino hilebete batzuetan indarrean egongo bada be, http://www.basqueclubs.com da erakunde euskal amerikarrak indartu eta zabaldu gura dauen behin-betiko helbidea.

Web gunearen lehenengo orrialde barrian ikusiko dozuen legez, ezkerreko zutabean, NABOren izaera, ezaugarri eta ekintzak agiri dira, Euskal Herriari eta euskal jardueren gaineko zenbait datukaz batera. Zutabe horretan eta beherago topauko dozuez NABO osotzen daben 35 alkarteak, bakotxa bere esteka edo lotureagaz.

Barrikuntzen artean, erdialdean era guztietako gai eta barriei eskaintzen jaken lekua aitatu behar da. Hor irakurri daitekez, berbarako, aurtengo garagarrilean Nevadako Elkon egingo dan NABOren Biltzar Nagusiaren barri, euskal kulturaz aurten bigarrenez eratu daben helduentzako Ikasi programaren barri, euskal-iparamerikarren historiaren jakingarriak, aurten San Franciscon egingo daben Udaleku, haur programari buruzko informazinoa, Gaztemundu, gazteentzako jardunaldiak zein Gasteizen egingo dan Euskal Etxeen Mundu Biltzarra edo Egunkaria zarratzeari buruzko atala.

Bizkaie!