Euskaldunok munduan  II. urtea // 26. zenbakia - 2003ko maiatzaren 15a

Renoko Euskal Liburutegiak euskal kulturearen gaineko online datutegia sortuko dau


Bizkaie!

National Endowment for the Humanities erakundeak 248,650 dolarreko diru-laguntzinoa emon deutso Renoko Euskal Liburutegiari eta, era horretara, aspaldiko amesa, hau da, euskal hizkuntzea, kulturea eta historiaren gaineko online datutegia posible izango da.

Renoko Liburutegia zenbait material digitalizetan hasita egoan Interneten sartzeko baina oraingo laguntzinoagaz beharra errazagoa izango da, sistematikoagoa bai behintzat eta egitarau zehatz baten oinarritutakoa. Ezusterik ez bada, pare bat urterako beharra dago eta lehen faseari datorren bagilean ekingo deutse.

National Endowment hor the Humanities erakundeak emondako diru-laguntzinoari esker euskal hizkuntzea, kulturea eta historia zein diasporako kontuekaz lotutako 30. 000 liburu sarrera, artikulu, film, CD eta bestelako material batzuk katalogau, digitalizau eta Sareratuko dira. Datutegiko informazinoa euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez irakurteko aukerea egongo da.