Euskal diasporea aztergai egunotan, Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrean

Bizkaie! 2011-11-02 17:56   Euskaldunak munduan

Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra egiten dabilz egunotan Donostian euskal etxe eta alkarteen ehun bat ordezkarik. Hain zuzen be, munduko 24 herrialdetako eta 178 euskal etxetako ordezkariak batuko dira. Hiru egunez, hainbat berbaldi, dokumental eta liburu-aurkezpen izango dira Kursaalen. Batzarra lau urterik behin egiten da; aurtengo edizinoak euskal diasporearen inguruko hainbat alde aztertuko ditu.

Atzerrian jaio eta euskal arbasoak dituen 30 gaztek Euskadi ezagutuko dabe lehen aldiz Gaztemundu 2011 programeari esker

Bizkaie! 2011-10-27 15:00   Euskaldunak munduan

Aurten sei herrialdetako zazpi mutil eta 23 neska aukeratu ditue programan parte hartzeko. Euskal Etxe gehiago izanik, Argentinatik 23 lagun etorriko dira, eta kopuru horretatik urrun, Uruguaik eta Txilek bina ordezkari izango ditue. Azkenik, Venezuelatik, Kolonbiatik eta Brasiletik ordezkari bana etorriko dira. Programeak bi aste inguru iraungo dau eta gazteek euskal geografiaren zati handi bat ezagutzeko aukerea izango dabe.

Worldskills 2011, lanbide heziketako mundu mailako olinpiadetara IMHko lagunak doaz

Bizkaie! 2011-09-29 11:27   Euskaldunak munduan

Juan Munin, IMHko heziketa zikloetako fabrikazino mekanikoko irakaslea eta Larraitz Uranga, IMHko fabrikazino mekanikoko ikasle eta eta Euskoskillseko eta Spainskillseko CNC Fresatzeko probetan urre izandakoa dira Worldskills 2011n parte hartuko dabenak.

SPRIk bulego bat zabaldu dau Beijinen

Bizkaie! 2011-04-26 14:35   Euskaldunak munduan

Momentu honetan, automozino, energia, makina-erreminta zein bestelako sektoretako 120tik gora euskal enpresak ezarpen iraunkorrak ditue Txinan.

Etxepare Institutuak 1,3 miloe euro bideratuko ditu euskerea eta euskal kulturea nazinoartean sustatzeko

Bizkaie! 2011-03-25 13:39   Euskaldunak munduan

Etxepare Euskal Institutuak euskerea eta euskal kulturea nazinoartean sustatzeko 1,3 miloe euroko diru-laguntzinoa bideratuko dau aurten, aurrekontuaren % 48, hain zuzen be. Modu horretan, euskal sortzaileen ekimen eta beharrei erantzungo deutse institutuak.

Tanbor-hotsak Shanghain

Bizkaie! 2011-01-19 11:39   Euskaldunak munduan

Urtarrilaren 20an San Sebastian Eguna dala-eta, Shanghaiko Euskal Etxeak be tanborradea antolatuko dau. Bertan, 27 personek osotuko dabe dtnbor eta barril kompainia eta Shanghaiko kaleak Donostiko soinuz beteko dira. Ekitaldia zapatuan, urtarrilak 22 egingo dabe, arratsaldeko seiretan hasita, Kuluska jatetxean hasita (Lane 528 Kangding Lu, Shanghai).

BIOMICs Taldea euskal diasporearen DNA aztertzen dabil

Bizkaie! 2010-12-27 14:47   Euskaldunak munduan

Bizimoduagaz zerikusia daben gaixotasunak ikertuko ditue UPV/EHUko ikertzaileek

BIOMICs Taldeak UPV/EHUko Arabako campusean dauka egoitza, eta SGIKeren DNA Bankuaren ardura izateagaitik da ezaguna. Halanda be, zerbitzu hori emoteaz gan, euren bankua be aberasten dabe, baita erabili be, ikerketa-lerroen bitartez.

Columbiako Unibersidadeak (New York) Jose Antonio Agirre omenduko dau

Bizkaie! 2010-11-10 14:12   Euskaldunak munduan

Barnard Collegeren Migrazinoari buruzko Foroak, Columbiako Unibersidadeko Europar Ikaskuntzen Institutuak eta Lehendakari Agirre AL50 Batzordeak antolaturiko jardunaldi horretan, Europatik emigrautako nazino estadurik bako gizaldeen abertzaletasun-adibiderik ezagunenetako batzuk aztertuko dira.

Kirmen Uribek 'New literature from Europe' izeneko jaialdian parte hartuko dau New Yorken

Bizkaie! 2010-11-08 13:20   Euskaldunak munduan

Kirmen Uribek New literature from Europe izeneko festibalean parte hartuko dau New Yorken, zemendiaren 16tik 18ra. Jaialdiaren helburua Europan egun egiten dan literatura barria ezagutarazotea da eta idazleon lanari AEBetan bultzadea emotea.

Eusko Jaurlaritzea Londresko World Travel Market ferian egongo da

Bizkaie! 2010-11-08 13:07   Euskaldunak munduan

Aurten, turisten sarrera kopurua % 12 handitu da, eta atzerritarren kasuan, 2009. urteagaz konparauta % 20ko hazkundea gertatu da. Hori kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzearen ekintza barri honen bidez atzerritar gehiago erakartea lortu nahi da.

'Guk' Argentinako euskaldunei buruzko dokumentalaren trailer berria sarean

Bizkaie! 2010-10-08 12:17   Euskaldunak munduan

Guk izenburupean, Nuria Vilalta bilbotarra da dokumentalaren egilea eta Rio de la Platako bi aldeetan bizi diran euskal herritarren eta euren ondorengoen gorabeherak (zergaitik itxi eben sorterria, esate baterako) eta kulturea ezagutzera emoten dau.

'Bar Basque' jatetxea inaugurauko dabe New Yorken

Bizkaie! 2010-09-30 15:47   Euskaldunak munduan

Bizkaitar sukaldariak, aldian aldian, han izango dira bertoko gastronomia zabaltzeko helburuagaz

Bizkai eta Euskadiren turismorako erakusleiho bikaina izango dan Bar Basque jatetxea inaugurauko dabe urriaren 9an New Yorkeko Seigarren Etorbideko Evento Kimpton hotelean. Bertan izango dira, bi hilerik behin, Bizkaiko jatetxe ezagunenetako sukaldariak, gure gastronomia zabaltzeko helburuagaz.

Oreka TX AEBetan dabil kontzertuak emoten

Bizkaie! 2010-09-29 12:36   Euskaldunak munduan

Oraingo birea amaitzeko bi kontzertu geratzen dira baina honezkero Oreka TX taldeak baieztatuta ditu beste bi bira AEBetan, datorren 2011ko urrian eta 2012ko martian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal ordezkaritza zabala izango da Shanghaiko Euskal Astean

Bizkaie! 2010-09-23 13:53   Euskaldunak munduan

Ordezkaritza ofizialaz gan, Euskadiko bost chef eta bost diseinatzaile ospetsuk bikote sortzailea osotuko dabe Euskadiren 'abangoardia, modernidade eta sormen' irudia ezagutzera emoteko irailaren 25etik urriaren 1era Shanghaiko Nazinoarteko Erakusketan egingo dan Euskadiren Astean.

Nevada-Renoko Unibersidadeak bere Euskal Ikasketa Zentrurako irakasle lanpostu bat beteteko deia egin dau

Bizkaie! 2010-09-23 11:04   Euskaldunak munduan

AEBetako Nevada-Renoko Unibersidadeak (UNR) Irakasle laguntzaile postu bat (Assistant Professor) beteteko deia zabaldu barri dau Nevadako Unibersidadeak Renoko kanpusean egoitza daukan Euskal Ikasketa Zentrurako.

Lau euskal zinema zuzendari ezagunen lanak izango dira ikusgai Bogotan

Bizkaie! 2010-09-07 12:10   Euskaldunak munduan

Kolonbiako euskal komunidadeak lau euskal zinema zuzendariren lanak ikusteko aukerea izango dau Bogotako euskal etxean, irailaren 11 bitartean, Kolonbiako Euskal Astearen egitarauan antolatutako ekimenari esker.

Kolonbiako VII. Euskal Astea irailaren 5etik 11ra

Bizkaie! 2010-09-03 14:06   Euskaldunak munduan

Kolonbian dagoan bitartean, Julian Celaya Medellineko (Antioquia) Euskal Etxearen zuzendaritza batzordeko kideakaz eta Gaztemundu programan parte hartzen daben kolonbiar gazteakaz batuko da.

Gipuzkoako Aldundiak eta Nevadako Unibersidadeak 'Pat-Eloisa Bieter' bekea sortu dabe

Bizkaie! 2010-08-30 12:02   Euskaldunak munduan

1970eko hamarkadan AEBetan euskal kulturea sustatzen eta ikasle estadubatuarrentzat euskal ikasketak antolatzen aitzindari izan ziran senar-emazteak omendu nahi izan ditue bekeari izen hori jarriz.

EHUk 15 beka deitu ditu praktikak atzerrian egiteko aukerea eskainiz

Bizkaie! 2010-08-11 12:53   Euskaldunak munduan

Bosgarrenez egin dau Euskal Herriko Unibersidadeak Elkano programa deialdia. Hamabost beka eskaintzen ditu, atzerrian praktikak egiteko, eta azken bost urteotan gradua lortua daben Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleei dago zuzenduta.

Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak euskera-ikastaro bi eskainiko ditu abuztuaren 10etik aurrera

Bizkaie! 2010-08-05 12:55   Euskaldunak munduan

Nobedade bat be badakar barri honek: goizean ikasi gura dauenak aukera hori be izango du. Eskolen ordutegia hauxe izango da: martitzen eta eguenetan goizeko 10etatik 12etara; arratsaldekoa, barriz, martitzen eta barikuetan izango da, 7:30etik 9:30era.