Worldskills 2011, lanbide heziketako mundu mailako olinpiadetara IMHko lagunak doaz
2011-09-29 11:27 Euskaldunak munduanJuan Munin, IMHko heziketa zikloetako fabrikazino mekanikoko irakaslea eta Larraitz Uranga, IMHko fabrikazino mekanikoko ikasle eta eta Euskoskillseko eta Spainskillseko CNC Fresatzeko probetan urre izandakoa dira Worldskills 2011n parte hartuko dabenak.
Londresen egingo dira urriaren 5etik 8ra Worldskills London 2011 lanbide heziketako mundu mailako olinpiadak eta bertan izango dira Larraitz Uranga eta Juan Munin, ikasle eta aditu lez parte hartzeko. Juan Munin, IMHko heziketa zikloetako fabrikazino mekanikoko irakasleak aditu parte-hartzaile lez parte hartuko dau baina aurretik CNC milling (CNC fresatzeko makina) lehiaketea preparetako asmoz gaur hartuko dau hegazkina. Danetara, 912 aditu batuko dira Erresuma Batuko uriburuko ExCeL azokan.
Larraitz Urangak, IMHko fabrikazino mekanikoko ikasle eta eta Euskoskillseko eta Spainskillseko CNC Fresatzeko probetan urre izandakoak inglesesari astindu ederra emon deutso uda honetan Kent konterrian abuztu osoan egon baita. Ikasitakoa ondo etorriko jako, proba guztiak hizkuntz anglosaxoian izango baitira Worldskillsen.
Bestalde, joandako bagiletik dabil lehiaketan erabili beharko daben Mastercam programea ikasten, eta Mori Seiki makinak erabili beharko dituanez, erraza ez bada be holako makina bat ezagutzeko aukerea izan dau tarte honetan. Danetara, 19 lehiakide izango ditu Europa eta Asiatik etorritakoak batez be: Austria, Belgika, Kanada, Suitza, Txina, Korea, Japonia, Taiwan, AEB, Holanda, Irlanda, Frantzia, Finlandia, Singapur...
WorldSkills London 2011 (munduko lanbide heziketako olinpiadak):
- 2011ko urriaren 5etik 8ra. Amaiera ekitaldia 9an.
- 46 skill edo espezialidade.
- 50 herrialde parte-hartzaile.
- 944 ikasle lehiakide.
- 912 aditu.
- 150.000 bisitari espero ditue.
- 2.000 boluntario laguntzaile.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!