Nevada-Renoko Unibersidadeak bere Euskal Ikasketa Zentrurako irakasle lanpostu bat beteteko deia egin dau

Bizkaie! 2010-09-23 11:04   Euskaldunak munduan

AEBetako Nevada-Renoko Unibersidadeak (UNR) Irakasle laguntzaile postu bat (Assistant Professor) beteteko deia zabaldu barri dau Nevadako Unibersidadeak Renoko kanpusean egoitza daukan Euskal Ikasketa Zentrurako.

AEBetako Nevada-Renoko Unibersidadeak (UNR) Irakasle laguntzaile postu bat (Assistant Professor) beteteko deia zabaldu barri dau Nevadako Unibersidadeak Renoko kanpusean egoitza daukan Euskal Ikasketa Zentrurako. Tenure track position motakoa da (12 hilebeteko kontratua) eta eskakizunetan deigarrienak dira hautagaiek doktoregoa euki behar dabela Humanidadeetan edo Gizarte Zientzietako alorren batean, kurrikulum adierazgarria irakaskuntzan eta ikerketa eta ikerketen emoitza diran lan argitaratuak Euskal Herriko zein Diasporako euskaldunei lotuak.

Lana 2011eko garagarrilaren 1etik aurrera gauzatzekoa da eta hautagaiak aurkezteko epea 2010eko zemendiaren 12an amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu