Oreka TX AEBetan dabil kontzertuak emoten

Bizkaie! 2010-09-29 12:36   Euskaldunak munduan

Oraingo birea amaitzeko bi kontzertu geratzen dira baina honezkero Oreka TX taldeak baieztatuta ditu beste bi bira AEBetan, datorren 2011ko urrian eta 2012ko martian.

Oreka TX taldea 'Nömadak TX Live' ikuskizuna aurkezten dago AEBetan. Irailaren 16an izan eben lehenengo emonaldia eta irailaren 30ean emongo dabe Ameriketako azkena Chicago Cultural Center-en.

Danetara, 10 emonaldi gehi bat eskainiko ditue AEBetako jaialdi, euskal etxe eta antzokietan zehar: Lotus World Music & Arts Festival (Indianapolis), Takoma Park (Washington), Global Roots Festival (Minneapolis), San Francisco-ko Euskal Etxea, Chino-ko Euskal Etxea, Globalquerque (Albuquerque), Santa Fe-ko Euskal Etxea eta Chicago World Music Festival jaialdian.

Hamaikagarren kontzertua, birearen barruan egongo litzateke baina ez AEBetakoan, datorren urriaren 2an izango baitira zuzenean, Frantziako Grenoble urian.

Oreka TX taldeak kalidade eta entzute handiko ondoko artistakaz konpartidu dau agertokia: Funkadesi (India), Nation Beat (Brazil), Portico Quartet (UK), Kenge Kenge (Kenya), Rahim AlHaj & Little Earth Orchestra (Iraq/USA), Líber Terán (Mexico) besteak beste.

Kontuak kontu, oraingo bira amaitzeko bi kontzertu geratzen dira baina honezkero Oreka TX taldeak baieztatuta ditu beste bi bira AEBetan, datorren 2011ko urrian eta 2012ko martian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu