Etxepare Institutuak 1,3 miloe euro bideratuko ditu euskerea eta euskal kulturea nazinoartean sustatzeko
2011-03-25 13:39 Euskaldunak munduanEtxepare Euskal Institutuak euskerea eta euskal kulturea nazinoartean sustatzeko 1,3 miloe euroko diru-laguntzinoa bideratuko dau aurten, aurrekontuaren % 48, hain zuzen be. Modu horretan, euskal sortzaileen ekimen eta beharrei erantzungo deutse institutuak.
Etxepare Euskal Institutuak euskerea eta euskal kulturea nazinoartean sustatzeko 1,3 miloe euroko diru-laguntzinoa bideratuko dau aurten, aurrekontuaren % 48, hain zuzen be. Modu horretan, euskal sortzaileen ekimen eta beharrei erantzungo deutse institutuak. Hain zuzen be, 751.359 euro euskal produkzino kulturalak kanpoan sustatzeko izango dira, eta 600.000 euro munduko hainbat unibersidadetan irakurle programak, katedrak eta bekak sortzeko.
Etxepareko arduradunek adierazo dabenez, arte plastikoak eta ikusizko arteak Euskal Herritik kanpora sustatzeko eta zabaltzeko diru-laguntzinoen deialdia argitaratu barri dau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak. Laguntzinoon helburua da arte garaikideko erakusketak edo jarduerak antolatzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliarren proiektuak, artistak alkartrukatzeko proiektuak...). Erakusketok Euskal Herritik kanpora egingo dira, estadu espainiarrean edo beste herrialde batzuetan. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diran egileen lanak erakutsiko dira. Eskaerak egiteko epea zabalik dago.
Aurten Etxepare Euskal Institutuak ataratako hirugarren diru-laguntzinoa da. Lehenengoa, urtarrilaren 31n izan zan; 115.797 euro bideratu zituan euskal antzerkiaren nazinoarteko zabalkunderako. Eta, joan dan astean, 66.345 euroko diru-laguntza plazaratu eban EAEko arte galeriek arte azoketan parte hartzeko. Laguntzino honek Espainiako ARCO azokaz gan, Art Chicago (Chicago, AEB), Art Forum (Berlin, Alemania), Art Basel (Basilea, Suitza), Art Basel (Miami, AEB), FIAC (Paris, Frantzia), Art Brussels (Brusela, Belgika), Art Cologne (Kolonia, Alemania), Art Lisboa (Lisboa, Portugal), Art Frankfurt (Frankfurt, Alemania), Artissima (Turin, Italia), Frieze Art Fair (Londres), Pulse Art (Miami, AEB), Paris Photo (Paris, Frantzia), Viennafair (Viena, Austria), Maco (Mexico DF), The Armory Show (Chicago, AEB) eta Pulse Art (New York, AEB) azoketan parte hartzea sustatuko dau.
Instituko arduradunek azaldu dabenez, hilebeteotan beste hainbat diru-laguntzinoren deialdiak argitaratuko dira; besteak beste, jantza, musika, zinema eta beste hainbat alor kulturaletakoak.
Esparru akademikoari jagokonez, 2011-2012 epean nazinoarteko 30 unibersidade inguruk euskera eta euskal kulturako irakurletza programak abian ipini edo ipinteko ahalegina egiten dagoz Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Etxepare Institutua. Danetara, 600.000 euro inguru bideratuko dira, igaz baino % 50 gehiago. Diru kopuru honen barruan sartu dira irakurle programa barriez gan -aurten, oraingoz, Stanford eta Liverpool-, New York City University-n edegiko dan Bernardo Atxaga katedrea, eta irakurle programetan dagozan 25 ikaslek Euskal Herrian euskera ikasteko bekak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!