Hirugarrenetik laugarrenera, etxerako bidea hartu dau Carlos Rubio Infante Muñizek

Bizkaie! 2017-01-23 08:04   Euskaldunak munduan

Everesteko Hirugarren Kanpalekutik neure indar guztia bidaltzen deutsat lagun eta erronka honetako kide dodan Carlos Rubio Infanteri, izan be, Kathmanduko ospital batera eroan behar behar izan dabe birietako infekzino batek jota.

Jakin badakit egonkor dagoala, eta arriskutik kanpo, baina hemen asko botaten dogu faltan. Benetako txapeldun bat da eta oso harro nago egindako lan guztiagaz, onena da. Bihar, laugarren kanpalekuraino ekipetan saiatuko gara berak helarazotako indar guztiagaz. Berba gitxitan, zu barik Carlos, ames hau ez litzateke posible izango. 

Zoritxarrez, Bigarren Kanpalekutik pena handiagaz Carlos Rubio Infante Muñizek agur esan deutso espedizinoari Kathmanduko ospital horretatik. Hona hemen Carlosen azalpenak.

Everesteko Hirugarren Kanpalekutik neure indar guztia bidaltzen deutsat lagun eta erronka honetako kide dodan Carlos Rubio Infanteri, izan be, Kathmanduko ospital batera eroan behar behar izan dabe birietako infekzino batek jota adierazo dau Alex Txikonek.

Ezustekorik ezean, Nubu, Chappal eta Nuri sherpakaz batera, gaur, astelehena Laugarren Kanpalekura heltzea da asmoa (7.950 m.).

Bestalde, Carlos helikopteroan eroan dabenean, prisagaz eta racetrackerra eroan eban boltsa artean, baina jakin daizuen hemen jarraitzen dogu eta behean dana ondo dagoala jakinda, aurrera egingo dogula. Eskerrik asko, benetan!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu