Markeliñe konpainiak 'Carbon Club' ikuskizuna eskainiko dau Londresen
2009-08-07 14:01 Euskaldunak munduanJon Kepa Zumaldek, antzezlanaren zuzendari teknikoak, oso emonaldi bereziak izango dirala aurreratu dau eta hizkuntza aldetik ez ei dabe traba lar izango, ikuskizuna bisuala baita, berba gitxikoa. Ganera, tarteka zeozer ingelesez be esango dabe. Traba nagusia azpiegiturak haraino eroatea izango dala azaldu dau Zumaldek.
Markeliñe konpainiak Londreseko Antzerki Nazionalaren Watch This Space jaialdian parte hartuko dau abuztuaren 12tik 15era. 'Carbon Club' lana antzeztuko dute bertan, piroteknia erabilten dauen gaueko ikuskizuna.
Jon Kepa Zumaldek, antzezlanaren zuzendari teknikoak, oso emonaldi bereziak izango dirala aurreratu dau eta hizkuntza aldetik ez ei dabe traba lar izango, ikuskizuna bisuala baita, berba gitxikoa. Ganera, tarteka zeozer ingelesez be esango dabe. Traba nagusia azpiegiturak haraino eroatea izango dala azaldu dau Zumaldek.
Londreseko jaialdira 'Carbon Club' eroateak poztu egiten ditu Markeliñeko kideak, istorioa, berez, kaleko antzerkirako preparauta dagoalako eta antzoki baten barruan eskaintzea erronka moduan hartuko dabe. Halanda be, seguru dagoz publikoa sentsazino onagaz geratuko dala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!