Julian Celaya Loyola izentau dabe Euskal Gizataldeakazko Kanpo Harremanetarako zuzendari
2009-07-09 10:43 Euskaldunak munduanJulian Celaya Loyola, Barakaldoko sozialista euskalduna, zuzendari komertziala eta instituzino eta enpresa munduan hartu-emon onak dituana izentau dau Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskal Gizataldeakazko Kanpo Harremanetarako zuzendari barri, aurreko gobernuan Josu Legarretak ia bi hamarkadaz bete eban postua beteteko.
Julian Celaya Loyola, Barakaldoko sozialista euskalduna, zuzendari komertziala eta instituzino eta enpresa munduan hartu-emon onak dituana izentau dau Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskal Gizataldeakazko Kanpo Harremanetarako zuzendari barri, aurreko gobernuan Josu Legarretak ia bi hamarkadaz bete eban postua beteteko, hain zuzen be. Izendapena agerkari ofizialean argitaratu ondoren izango da ofiziala, aste honetako datozen egunetan.
Pasa dan astean Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Guillermo Echenique izentau ondoren, Jaurlaritzearen atzoko Gobernu Kontseiluak Julian Celaya Loyola izentau dau Euskal Gizataldeakazko Kanpo Harremanetarako Zuzendari.
Julian Celaya Loyola aspaldi bertakotu zan Barakaldon. Sozialistea da eta euskaldunzaharra. Eusko Legebiltzarrerako azkeneko hauteskundeetan, Patxi Lopezen zerrendakide izan zan eta 16. postuan egoan zerrendan, aukeratua ziateko aukera barik, beraz.
Celaya kirolzale handia da, eliteko kirolari ohia eta judoko gerriko belztuna Lehenengo DAMekoa. Futbolzalea be bada, eta aurten presidenteordegai moduan parte hartu eban Barakaldo Futbol Klubeko zuzendaritzarako hauteskundeetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!