Bartzelonako Euskal Etxeak Jorge Oteizaren jaiotzearen 101. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2009-01-26 11:24   Euskaldunak munduan

Bartzelonako Euskal Etxeak Jorge Oteizaren jaiotzearen 101. urteurrena ospatuko dau 'Oteiza 101' ekitaldi-zikloagaz. Zikloak hiru atal izango ditu, bakotxa astebetekoa, bata neguan, bestea udabarrian eta azkena udagoienean, zentro bartzelonarreko arduradunek jakinarazi dabenez.

Euskal ordezkaritza bat Abu Dhabin dago Etorkizuneko Energiaren Goi Bileran

Bizkaie! 2009-01-19 14:54   Euskaldunak munduan

World Future Energy Summit goi bilerea honezkero energiaren alorreko munduko hitzordurik garrantzitsuena bilakatu da, 15.000 parte-hartzaile, 20 gobernu-ordezkaritza, 23 herrialdetatik etorritako 110 hizlari, 27 herrialdetako 300 enpresa-erakusketari eta 500 hedabide akreditauta dagozalarik

Ehundaka lagun Pakea Bizkaiari harrera beroa eskaintzen

Bizkaie! 2009-01-19 10:05   Euskaldunak munduan

Ehundaka lagunen harrerearen berotasunagaz sano emozionauta ikusi genduan Unai Basurko (Pakea Bizkaia), Vendee Globe bertan behera itxi behar izateagaitik triste baina etxera barkuagaz heltzeko modua izan dauelako pozik.

Pakea Bizkaia datorren zapatuan helduko da etxera

Bizkaie! 2009-01-15 11:06   Euskaldunak munduan

Vendée Globen (Munduari bira belaz bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzinorik barik) parte hartu ondoren, Unai Basurko Getxora hurreratzen ari da apurka-apurka, eta datorren zapatuan, urtarrilaren 17an helduko da.

Unai Basurko etxetik gero eta hurrago

Bizkaie! 2009-01-12 11:23   Euskaldunak munduan

Galiziako Baionan egonaldi laburra egin ostean, gaur edo bihar itsasoratuko da Unai Basurko (Pakea Bizkaia) azken itsas-miliei aurre egiteko eta ezustekorik ezean, datorren astegoienean, urtarrilaren 17an ala 18an helduko da Getxora.

Kabo Berdetik Barbadosera. Atlantiko osoa. Gabon Gaua uretan

Egoi Urkiza 2009-01-07 13:26   Euskaldunak munduan

Kabo Berde: belaontzian eretxi desberdinak dagoz: Atlantikoa gurutzatzea -luzeegia eta gogorra- ala Barbados -aldizkarietako Karibe liluragarria-.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eusko Jaurlaritzeak ofizialtasuna emon deutso Shanghaiko Euskal Etxeari

Bizkaie! 2008-12-31 09:28   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak Shanghai uri txinatarrean dagoan 'Shangaiko Euskal Etxea' zentroari ofizialtasuna aintzatestea erabagi dau bart, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko euskal gizatalde eta etxeakazko hartu-emonetarako 8/1994 Legearen arabera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pakea Bizkaia Cascaisera (Portugal) helduko da barikuan

Bizkaie! 2008-12-29 17:08   Euskaldunak munduan

Unai Basurkok (Pakea Bizkaia) etxerako bidean jarraitzen dau, Kanariar Irlen parean, hurrengo barikuan, urtarrilak 2, Cascais herri portugaldarrera heldu aurretik. Bertan pare bat egun egingo ditu, gasolinea hartu eta Bizkaiko Golkoari aurre egin ahal izateko deskantsau eta eguraldiaren iragarpenak aztertzeko.

Unai Basurkok Ekuatorea zeharkatu dau etxerako bidean

Bizkaie! 2008-12-18 17:32   Euskaldunak munduan

Etxerako bidean, Unai Basurko (Pakea Bizkaia) Ipar Hemisferioan dago honezkero Ekuatorea atzo arratsaldean, 19:45ean, zeharkatu ondoren. Nabigatzaile portugaletearrak adierazo dauenez, 'sekulako beroa egiten dau, 35 gradu inguru. Orain ontziaren popa edo atzealdean nago, iluntzeko freskuran'.

Indiar Ozeanoak biktima gehiago itxi ditu Vendee Globen

Bizkaie! 2008-12-16 17:26   Euskaldunak munduan

Mike Goldingek (Ecover) bere ontziko masta galdu dau estropada buruan egoanean. Era berean, arazo teknikoak tarteko, Jean-Baptiste Dejeantyk (Maisonneuve) be estropadan ezin dauela jarraitu adierazo dau.

NBEren egoitzan euskerea entzungo da, Hizkuntzen Nazinoarteko Urtearen harian antolatutako mintegian

Bizkaie! 2008-12-15 17:57   Euskaldunak munduan

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea New Yorken izango da eguaztenean eta eguenean, NaziNo Batuen Erakundearen (NBE) New Yorkeko egoitzan egingo dan 'Language Matters! - Linguistic Diversity, Globalization and Development' mintegian parte hartzeko.

Belaren familia handia Pakea Bizkaiagaz bat eginik

Bizkaie! 2008-12-15 11:48   Euskaldunak munduan

Unai Basurkok (Pakea Bizkaia), barriz, Ipar Hemisferiorantz nabigatzen jarraitzen dau funtzionetan jarraitzen dauen lema bakarragaz, Ekuatoretik oso hur dago eta, ezustekorik ezean, 2009ko urtarrilaren 4-6rako edo heldu daiteke Getxora.

Loïck Peyronek Gitana Eightyren masta galdu dau

Bizkaie! 2008-12-11 11:40   Euskaldunak munduan

Vendee Globe estropadea hasi zanetik 31 egun pasau ondoren, Peyron bere ontziko masta galtzen dauen laugarren lehiakidea da.

Pakea Bizkaiaren etxerako bide luzea

Bizkaie! 2008-12-11 11:25   Euskaldunak munduan

Ez da erraza izango Pakea Bizkaia etxeraino ekartea lema bakar bategaz. Euskal nabigatzaileak, 10 korapiloko abiadurea ezin izango dauela gainditu kalkuletan dau, eta hau itsasoa egoera onean badago. Gainera, lemaren akzinoa gehiengora murriztu beharko dau, ahalik eta gitxien sufridu daian, brankan nagusian baino bela gehiago ezarriz.

Etenbako babes mezuek Pakea Bizkaia etxerantz bultzatzen dabe

Bizkaie! 2008-12-10 10:52   Euskaldunak munduan

'Unaik hartu eikean erabagi bakarra hartu dau, hegoaldeko itsasoan lema bategaz bakarrik nabigatzea oso arriskutsua baita. Danok bagenkian legez, erabagi honen ondoren, Basurkok kalidade handiko nabigatzailea dala erakutsi dau barriro be', baieztatu dau Denis Horeauk, estropadako kirol zuzendariak.

Vendee Globen 28 egun egin ostean, etxera bueltan Unai Basurko

Bizkaie! 2008-12-09 11:32   Euskaldunak munduan

Honezkero, sei dira estropadeari agur esan deutsienak

Kontuak kontu, lehorrera jotea baztertu eta Pakea Bizkaia Getxora ekarri gura dau Unai Basurkok. Ezustekorik ezean, urtarrilaren erdialdean helduko da etxera.

Arazoak Pakea Bizkaian

Bizkaie! 2008-12-04 12:25   Euskaldunak munduan

Unai Basurkok (Pakea Bizkaia) zarata handi bat entzun dau gaur goizaldean zehar. Dana ondo egoala egiaztatzera urten dauenean, istriborreko timoiaren kaxako ainguraketa bat bere lekutik kanpora egoala konturatu da.

Icebergak dira orain arazo Vendee Globe estropadan

Bizkaie! 2008-12-04 10:05   Euskaldunak munduan

Antolakuntzeak bigarren segurtasun atea iparralderantz mobidutea erabagi dau, inguru horretan zenbait iceberg ikusi ondoren

Estropadea hasi zanetik hogeita hiru egun igaro diranean, Unai Basurkok (Pakea Bizkaia) miliak beteten jarraitzen dau. 'Azken egunak gogorrak izan dira, norabide askotan astintzen izan dauen itsasoagaz. Momentu honetan, gainera, fronte batek bultzatzen gaitu, iparreko 20 eta 25 miliako haizeakaz'.

Kanariar irlak atzean itxi eta Kabo Berde-rako bidean

Egoi Urkiza 2008-12-02 14:39   Euskaldunak munduan

Egonaldi luzea egin dogu Kanarietan eta, ganera Rasyta eta bion senitartekoak izan doguz lagun. Egun zoragarriak izan dira. Baina orain hasi da benetako abenturea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Raphaël Dinellik bertan behera itxi leike vendee Globe

Bizkaie! 2008-12-01 17:31   Euskaldunak munduan

Raphaël Dinelli (Foundation Ocean Vital) Trinidad uharterantz doa bela nagusiko drizan matxura bat izan ondoren

Bost izan dira dagoeneko estropadea bertan behera itxi behar izan daben proiektuak, eta beste bat gehiago dago orain arazoakaz, Raphaël Dinelli (Foundation Ocean Vital). Pasa dan zapatuan antolakuntzari bela nagusiko drizan matxura bat euakal eta konpondu ahal izateko Trinidad uharterantz joiala jakinarazo eutson.