Bermeo (Euskal Herria)-Jorf Lasfar (Maroko)
2008-09-30 11:21 Euskaldunak munduanSano polita eta gogorra izan zan agur esateko momentua, ez dogu egunero Bermeotik holan itasora urtetan Kasianoren 'Itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora naramate eta ez dakit nora' abestia entzuten. Egoik ezin izan zituan bere malkoak disimulau.
Edu Etxeberriak irabazi dau Munduko Kayak Surf Kopea
2008-09-23 15:34 Euskaldunak munduanMunduan zehar antolatutako proba desbardinetan sailkatutako 24 piraguista onenei aurrea hartu deutse gipuzkoarrak. AEBetan, Ingalaterran, Portugalen eta Euskadin (Mundakan) egin dira probok.
Metroaren kilometroak
2008-09-22 18:38 Euskaldunak munduanDF itzela danez, metroa da hara eta hona ibilteko garraiobiderik egokiena. Izan be, autobuses edo kotxez mobiduteko pazientzia handia behar da. Trafikoa izugarria da uriaren bazter guztietan. Metroan be, gurean baino pazientzia handiagoa behar da han egia esan. Bizkaiaren bestekoa da Mexikoko uriburua. Atara kontu, zenbat denpora behar dan metroan puntatik puntara heltzeko.
Euskal enpresak laguntzeko bulego bat zabaldu dau SPRIk Indian
2008-09-16 12:11 Euskaldunak munduanMerkadu-azterketak egiteko eta banatzaileak eta lekuan lekuko bazkideak topetako laguntzinoa eskainiko dau bulego barriak, baita merkataritza eta produkzino ezarpenak egiteko aholkularitzea be.
Zazpi euskaldun Munduko Kayak Surf Kopako finalean
2008-09-15 10:49 Euskaldunak munduanDatorren irailaren 16tik 20ra, Oleron Irlan (Frantzian) egingo dan Kayak Surfeko Munduko Kopako bigarren edizinoaren finalean izango dira zazpi euskal kirolari.
Zenbait euskal gazte mobimentuk V. Europar Gizarte Foroan parte hartuko dabe
2008-09-10 17:48 Euskaldunak munduanEuskal Herriko zenbait gazte mobimentuk Malmön herrian (Suedia) ospatuko dan V. Europar Gizarte Foroan parte hartuko dabe irailaren 17tik eta 21era bitartean, gazte internazionalisten Kamaradak sareak jakinarazo dauenez.
Itsasoan honezkero Ragaine II
2008-09-08 10:10 Euskaldunak munduanEguraldi ederragaz eta senitarteko eta lagunen negar malkoen artean itsasoratu zan atzo, hilak 7, eguerdi aldera Ragaine II belaontzia.
Egoi Urkiza: 'belaontzia gero eta txikiago ikusten dot'
2008-09-05 15:39 Euskaldunak munduanMunduari itzulia emongo deutson galdakoztarra
Frida eta Diego
2008-09-04 15:27 Euskaldunak munduanMexikoko uriburuan badago joandako sasoien izatea behin eta barriro gogoratzen deuskun bikote baten presentzia. XX. gizaldiaren hasikeran Mexikon izandako iraultzearen jarraitzaile sutsuak izan ziran Frida Kalho eta Diego Riverarena hain zuzen. Esan leike ez zirala sekula hil.
Juan Mari Beltranek lau emonaldi eskainiko ditu Uruguai eta Argentinan
2008-09-03 15:25 Euskaldunak munduanKontzertu sorta horreetako lehenengoa Uruguain, Montevideoko Metro Antzokian izango da, irailaren 6an. Gero, Argentinara joango da; han Buenos Aireseko Chilicoy Euskal Etxean joko dau domekan, irailak 7 eta uri bereko Arrecifeseko Euskal Etxean bigarren emonaldi bat eskainiko dau irailaren 9an. Azken emonaldia Argentinan irailaren 11an izango da 'Plaza Defensa' kulturgunean.
Gaitzerdi, Ganso eta Katu Beltza konpainiek parte hartuko dabe Tarregako Kaleko Antzerki Azokan
2008-09-02 18:04 Euskaldunak munduanGaitzerdik Otsoko aurkeztuko dau, Txanogorritxo eta otsoaren antzezpen berezi bat. Ganso konpainiak Renato eroango dau Tarregara, pailazoen mundura hurreratzen dan lana. Azkenik, Katu Beltz konpainiak Gris Mate lan absurdua aurkeztuko dau. Azokea irailaren 11tik 14ra bitartean izango da.
Bartzelona euskal diasporearen topagune
2008-09-02 15:50 Euskaldunak munduanIrailaren 5etik aurrera euskal diasporea Bartzelonan batuko da, bertan Euskaldunak Europan Topaketak eta Munduko Euskal Gizataldeen XXXI. Mus Txapelketea ospatuko baita. Hamairu herrialde desbardinetatik etorriko diran 120 euskaldunetik gora topauko dira bertan.
Txillidaren obrak Alemaniako Köln urian ikusgai
2008-08-21 14:55 Euskaldunak munduanEduardo Txillidaren erakusketa bat zabaldu eben atzo Alemaniako Köln uriko Boisserée aretoan. Erakusketea urriaren 11 arte izango da ikusgai. Azken 40 urteotan Chillidak egindako ehundik gora lan grafiko batu ditue, hainbat estilotan landutakoak.
Urietan uriena
2008-08-19 14:26 Euskaldunak munduanHamaika ordutik gorako hegaldiaren ostean, DFk harritu egiten dau. Hegazkina beherantz doala uri osoa ikusten da. Argiak, etxeak, txabolak, torreak… Kaosa imajinau leike alturatik; zapalduko dozun uria sano handia dala argitzen deutsu hegazkinaren lurreratzeak.
Onintza Enbeita: 'bidaia pentsau nebana baino askoz hobea izan da'
2008-08-14 14:35 Euskaldunak munduanAzken ia bi hilebeteotan Atlantikoaz bestalde izan da Onintza Enbeita muxikarra (1979), Mexikon. Herrialdearen hainbat arpegi ezagutu ditu eta, kazetariaren sena etxean itxi barik joan zan legez, aurrerantzean, han bizitakoak eta sentidutakoak Euskaldunok Munduan atalean kontauko deuskuz. Bidaiaz gehiago jakiteko kuriosidadez bazabize, hona hemen alkarrizketatxu labur hau:
Jaurlaritzeak munduko euskal etxe danak batuko dituan webgunea sortuko dau
2008-08-07 14:27 Euskaldunak munduanEuskalEtxeak.net webgune barrian, euskal etxe bakoitzak bere atala izango dau eta antolatzen dituen ekimen guztien barri emateko aukerea izango dabe, baita irudiak jarteko be.
EAEk eta Vermont estaduak (AEB) nekazaritzearen garapen iraunkorraren ganeko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2008-08-04 11:22 Euskaldunak munduanTopaketea Vermonteko uriburuan egin da, Montpelier-en. Nekazaritza eroangarriaren inguruan Vermont erreferentzia garrantzitsua da nazinoarte mailan.
Eusko Jaurlaritzeak eraikin bat erosiko dau Bogotan, Kolonbian eta Venezuelan ordezkaritza izateko
2008-07-30 11:03 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak baimena emon dau Bogotan eraikin bat eta hiru aparkaleku erosteko, 958.800.000 pesoko (330.000 euro) prezioan. Erosiko dan egoitzak 198 koadro ditu eta, bertan, lau lagunek egingo dabe lan.
Mondragon Unibersidadeko 183 ikaslek atzerriko unibersidadeetan amaitu dabe 2007-2008 ikasturtea
2008-07-29 11:53 Euskaldunak munduanHorreetatik 110 nazinoarteko unibersidade ezagunenetarikoetara joan dira -Europakoak eta Kanadakoak batez be-, bigarren zikloak, Masterrak eta Doktorego ikasketak egitera. Ganerako 73 ikasleek -praktiken atalean- atzerrian egin ditue enpresa-praktikak eta ikasketa amaierako proiektuak, Latinoamerikan, Ingalaterran eta AEBetan hain zuzen be.
Egoi Urkiza: 'gitxik emongo leuskio ezetza holako abentura bati'
2008-07-28 02:00 Euskaldunak munduanAbenturazalea