Bermeo (Euskal Herria)-Jorf Lasfar (Maroko)
2008-09-30 11:21 Euskaldunak munduanSano polita eta gogorra izan zan agur esateko momentua, ez dogu egunero Bermeotik holan itasora urtetan Kasianoren 'Itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora naramate eta ez dakit nora' abestia entzuten. Egoik ezin izan zituan bere malkoak disimulau.
Ezin da azaldu, behintzat gure berbakaz (Rasyta eta Egoi), ezin da behar bezela azaldu belaontzi barruan sentiduten dana. Ikaragarria da itsaso barrenean daukagun bizitza bikaina: lasaitasuna, alaitasuna, alkarlana eta danoi itsasoa eta herrialde barriak ezagutzeko gosea nahastetan jakuz.
Orain hilebete bat baino gitxiago (20 egun) Bermeoko portutik urten eta Munduari buelta osoa emoteko abentureari ekin geuntson. Gure belaontzia, Ragaine II-a 10 metroko luzerea eta 3,25 metroko zabalerea dituana, gure etxe bihurtu da hurrengo hiru urtetarako.
Agur esteko momentua... zelako momentu gogorra!!! Bermeon triki-poteo bategaz hasi ginan, familia osoa bertan egoala, familiaren lagun guztiak, gure koadrilako lagunak eta horreetako batzuk, panderoa, trikitrixea eta bestelako musika tresnak astintzen; sano polita eta gogorra izan zan agur esateko momentua, ez dogu egunero Bermeotik holan itasora urtetan Kasianoren 'Itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora naramate eta ez dakit nora' abestia entzuten. Egoik ezin izan zituan bere malkoak disimulau.
Bidaiaren lehengoko atalean Coruñararte joan ginan. Bidaia bi egun eta erdikoa izan zan. Belaontzian kapitaina eta geugaz batera 3 lagun etorri ziran. Aritz Azkue, aspadiko laguna, Roberto, weborrialdearen arduraduna eta Urko, Kinkea gure produktorako burua. Oso bidaia lasaia euki genduan. Haizeak ez euskun lar lagundu eta gauetan baino ez euskun putz egiten. Danok primeran pasau genduan eta ahastezina izango da gure lehenengo bainua itsaso zabalean.
Coruñatik Lisboara joan ginan, oraingoan Kapitaina, Rasyta eta hirurok. Bidaia honetako pertsonaia nagusiak izurdeak izan ziran, egunero eurekaz oheratu eta jagiten ginan eta egunean zehar be laupabost bider etorten ziran bizitan, gure Ragaineagaz jolasean ibilten ziran aurrera eta atzera.
Lisboara belaontziz sartzea, ez da kotxean sartzea lakoa, Tajo ibaiak Atlantikora daukan urtekerea ikustekoa da. Bertan, Lisboan, astebete egon gara. Egoiren familia bisitan etorri da eta uriburu osoa goitik behera ikusi dogu. Edozelan be, Lisboan Ragaine II-ari azkeneko ukutuak emon deutsaguz: Butano bonbona barriro bete, Marokora joateko mapak eta bertako banderea erosi... eta beste hainbat gauza. Lisboan 2 persona gehiago sartu dira gure belontzian: Vygantas, lituaniar irrati-guru bat, oso ona ei da irratiagaz eta Frantxiskus, 65 udabarri dituan alemaniar bat. Ez dakigu norarte etorriko diran geugaz baina persona bikainak dira.
Atzo gaualderantz Lagos-era heldu ginan, Portugaleko hegoaldera. Oso herri polita da baina atzerritarrez beteta dago. Ia ezinezkoa da hizkuntza portugesa entzutea.
Orain Afrikarako bidean gagoz, 301 NM (Itsas mila) falta jakuz Jorf Lasfar-era, Marokora heltzeko. Gaur goizean Lagosetik urten aurretik gure asmoa Marrokora 2 edo 3 egunetan heltzea zan.
Hurrengo idatzian jakingo dozue gure asmoa bete dan ala ez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!