Euskal enpresak laguntzeko bulego bat zabaldu dau SPRIk Indian

Bizkaie! 2008-09-16 12:11   Euskaldunak munduan

Merkadu-azterketak egiteko eta banatzaileak eta lekuan lekuko bazkideak topetako laguntzinoa eskainiko dau bulego barriak, baita merkataritza eta produkzino ezarpenak egiteko aholkularitzea be.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietateak (SPRI) bulego bat zabalduko dau Indian hilabete honetan, Bombay urian, merkadu horretara sartzeko asmoa daukien euskal enpresei laguntzeko.

Merkadu-azterketak egiteko eta banatzaileak eta lekuan lekuko bazkideak topetako laguntzinoa eskainiko dira, baita merkataritza eta produkzino ezarpenak egiteko aholkularitzea be.

Era berean, euskal enpresei bulego bat izateko aukerea eskainiko jake, proiektuaren hasierako faserako.


Esportazinoak Indiara

Euskal enpresek interes berezia dabe Indiako merkaduan. Hori erakusten dau euskal produktuen esportazinoek izandako bilakaereak. Indiara egiten diran euskal esportazinoetako produktu nagusiak ondokoak dira: ekipo ondasunak eta makineria, galdaragintza manufakturak, makina eta tresna elektrikoak, kobrezko manufakturak, burdinbideetako ibilgailuak eta papera eta kartoia.

2008an, SPRIk bere atzerriko sarea indartu du. Honezkero 49 estadutan dago eta bulego bat zabaldu barri dau Turkian, Euskarri-Basque Business Platform bana Shangain eta Pensylvanian eta lau aholkularitza barri Irlandan, Aljerian, Thailandian eta Eslovenian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu