Gaitzerdi, Ganso eta Katu Beltza konpainiek parte hartuko dabe Tarregako Kaleko Antzerki Azokan
2008-09-02 18:04 Euskaldunak munduanGaitzerdik Otsoko aurkeztuko dau, Txanogorritxo eta otsoaren antzezpen berezi bat. Ganso konpainiak Renato eroango dau Tarregara, pailazoen mundura hurreratzen dan lana. Azkenik, Katu Beltz konpainiak Gris Mate lan absurdua aurkeztuko dau. Azokea irailaren 11tik 14ra bitartean izango da.
Euskadiko hiru konpainia joango dira aurten Tarregako Kaleko Antzerki Azokara irailaren 11tik 14ra. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskal arte eszenikoak kanpoan sustatzeko bultzatzen dauen ekimen honi esker estaduko zein nazioarteko programatzaileen aurrean izango dira Gaitzerdi, Ganso eta Katu Beltza konpainiak.
Tarregako Azokeak 28. edizinoa izango dau aurtengoa. Nazinoartean proiekzino handia dauen feria da eta lau egunetan 800 profesional batuko ditu.
Ahalik eta ekimen eraginkorrena izateko bidean, kalidadearen eta kantidadearen arteko orekea topau guran, igaztik talde gutxiago eta kale ikuskizun gehiago batzen ditue, apostu ausartagoen alde eginez, Tarrega Sormenaren Lurralde bihurtu gura dabe eta horretarako aproposak diralakoan aukeratu ditue hiru euskal konpainia.
Gaitzerdik Otsoko aurkeztuko dau, Txanogorritxo eta otsoaren antzezpen berezi bat. Ganso konpainiak Renato eroango dau Tarregara, pailazoen mundura hurreratzen dan lana. Azkenik, Katu Beltz konpainiak Gris Mate lan absurdua aurkeztuko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!