Edu Etxeberriak irabazi dau Munduko Kayak Surf Kopea

Bizkaie! 2008-09-23 15:34   Euskaldunak munduan

Munduan zehar antolatutako proba desbardinetan sailkatutako 24 piraguista onenei aurrea hartu deutse gipuzkoarrak. AEBetan, Ingalaterran, Portugalen eta Euskadin (Mundakan) egin dira probok.

Pasa dan asteburuan Oleron Irlan (Frantzia) egindako Munduko Kopan Edu Etxeberria izan da irabazlea. Munduan zehar antolatutako proba desbardinetan sailkatutako 24 piraguista onenei aurrea hartu deutse gipuzkoarrak. AEBetan, Ingalaterran, Portugalen eta Euskadin (Mundakan) egin dira probok. Beragaz batera, Xabier Olano, Libe Lafuente, Ibon Agirrezabala, Kristina Ferrer, Oskar Martinez eta Ainhoa Tolosa izan dira euskal ordezkariak.

Txapelketea irailaren 15ean, astelehena, hasi zan, metro bat baino gitxiagoko olatuakaz eta martitzenean bertan behera itxi eben olatu falteagaitik. Antolatzaileek zapatura arte itxaron behar izan eben probak egin ahal izateko. Halanda be, itsasoaren egoerak ez zituan gauzak erraz jarri metro erdi eta metro bat bitarteko olatuakaz, definidu gabeko pikoakaz eta zarratzen ziran olatuakaz.

Azkenean, Edu Etxeberriak finalerdietan Sam Davenport-i (Ingalaterra) irabazi eutson eta finalean, barriz, David Sepeller-i (Jersey). Manga biak oso estuak izan ziran, puntu bakarrera erabagi ziran eta. Eduk Mundakan eta Portugalen irabazi eban eta faboritoa zan.

Bestalde, Kristina Ferrer-ek hirugarren postua lortu dau, maila ona erakutsiz. Xabier Olanok lortutako bosgarren postua be aitagarria da; izan be, final zortzirenetan itxi eban faboritoetako bat, Ingalaterrako Philip Watson. Final laurdenetan Edu Etxeberriari aurre egin behar izan eutson.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu