Unai Basurko hamargarren munduko Imoca sailkapenean
2008-03-27 14:19 Euskaldunak munduanPortugaleteko itsasgizona aurtengo Imoca egutegian sartuta dago buru-belarri, maiatzean egingo dauen Transat Artemis estropadea preparetan. Estropadea Ingalaterrako hegoaldean, Plymouthen hasi eta Bostonen (AEB) amaituko da. Ia 3.000 milia egingo ditu bakarrik Ipar Atlantikoan zehar.
Euskal etxeetako euskera irakaslegaiak trebatzeko programa barria jarri dabe martxan
2008-03-25 17:07 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzearen 'Euskara Munduan 2008-2011' egitasmoak Argentina, Txile, Brasil, Peru eta Kolonbiako euskerazko 28 irakaslegai trebatuko ditu. Taldeak irakas-molde bera segiduko dau: Internet bidezko eskolak, Euskal Herritik tutorizauta, eta barnetegi bi urtean.
Euskal etxe barri bat sortu da Argentinan
2008-03-12 09:44 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak ofizialtasuna emon deutso Argentinako Rio Gallegos uriko 'Santa Cruz Hegoalde Argentinarra' izeneko euskal etxeari.
SPRIk Istanbuleko bulegoa zabaldu eta euskal enpresen lehenengo topaketea antolatu dau bertan
2008-03-11 13:22 Euskaldunak munduanBulego barri honegaz erakundearen kanpo sareak 39 herrialde hartzen ditu. Bulegoa Istanbulen dago, hau da, Turkiako ekonomiaren bihotzean, eta bere asmoa da eskatzen daben euskal enpresa guztiei laguntza personalizatua emotea.
Bartzelonako Euskal Etxeak III. Zinemaldia ospatuko dau zezeilaren 29tik martiaren 14ra bitartean
2008-02-26 13:34 Euskaldunak munduanEkimen honetan Euskal Herrian egin diran filmak edota euskaldunek produzidu, zuzendu edo parte hartu daben pelikulak erakusteko asmoa dago antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Euskera eta euskal kulturearen lehenengo ikastaroak eskainiko dira Argentinako bi unibersidadetan
2008-02-20 10:51 Euskaldunak munduanArgentinako lehenengoak diran bi barri honeekaz, dagoeneko 13 herrialdetako 26 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaro honeek.
Eusko Jaurlaritzeak eta Kolonbiako Gobernuak loturak estutuko ditue hizkuntzearen alorrean
2008-02-19 18:32 Euskaldunak munduanAkordioa zezeilean zehar izenpetuko da, Paula Marcela Moreno Kolonbiako Kultura ministroak Euskadira egingo dauen bisitaldiaren barruan.
Euskera-eskolak izango dira Japoniako hiru unibersidadetan
2008-01-31 16:47 Euskaldunak munduanPatxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Lorea Bilbao Hizkuntza Politikarako aholkulariak Japoniara egin barri daben bisitea 'emonkorra' izan da. Izan be, euskera klaseak eskaintzeko prozesua martxan jarri dabe Tokioko Sofia Unibersidadean, Osakako Kansai Gaidain eta Kobeko Unibersidadean.
HABEk eta FIVUk euskerazko irakasleak preparauko ditue lau urtez Uruguaiko lau euskal etxetan
2008-01-31 13:47 Euskaldunak munduanIkastaroaren bitartez, Uruguaiko euskal zentro honeek euren euskerazko irakasle propioak trebatzeko aukerea izango dabe. Era berean, dagoeneko ikastaroak martxan dituen euskal etxeek eskaintzea handitu ahal izango dabe.
MCCk eta Zeelanda Barriko enpresa batek 'joint-venture' bat eratu dabe
2008-01-29 17:05 Euskaldunak munduanMCCk eta Zeelanda Barriko Meridian Energy Limited-ek 'joint-venture' bat eratu dabe, Espainian ‘WhisperGen’ izeneko mikrosorkuntzarako sistema barritzaile bat fabriketako. Sistema hori Europako merkatuan be zabalduko da.
Joaquin Achucarro Fundazioa sortu dabe Dallasen pianista bilbotarraren ondarea garatzeko
2008-01-29 16:52 Euskaldunak munduanAchucarroren eta Dallasen arteko hartu-emonak estuak dira, 1989an, Achucarrok Southern Methodist unibersidadeko Joel Estes Tate katedrea bete ebalako.
Gaiak eta EHUk Elkano 2008 Bekak jarri ditue abian
2008-01-29 12:53 Euskaldunak munduanElkano Beken bigarren edizinoan aukeratuak izango diran 11 bekadunak, Txina, India, Mexiko, Brasil, Belgika eta Alemania lako herrialdeetara joango dira, eta urtebete arteko trebakuntzea egiten egongo dira praktiketan.
Deustuko Unibersidadeko hiru irakasle saritu ditue Kanadan
2008-01-25 15:04 Euskaldunak munduanJosune Saenz, Nekane Aranburu eta Olga Rivera ikertzaileek komunikazino onenaren saria jaso eben urtarrilaren 18an McMaster World Congress izeneko biltzarraren 29. edizinoan, Ontarioko Hamilton urian (Kanada). Lanaren izenburua honakoa da: 'Knowledge sharing and innovation performance: A comparison between high-tech and low-tech firms'.
Jaurlaritzeak euskerazko irakurle-programak jarri gura ditu martxan Japonian eta Filipinetan
2008-01-24 17:25 Euskaldunak munduanPatxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Lorea Bilbao Hizkuntza Politikarako aholkularia Japoniara eta Filipinetara joango dira asteburu honetatik hasi eta zezeilaren 2ra arte, bi herrialdeetako hainbat unibersidadetan irakurle-programak martxan jarteko aukerea aztertzeko asmoz.
Ljublianako argitaletxe batek 23 idazle euskaldunen poemen antologia bat kaleratu dau eslovenieraz
2008-01-16 14:47 Euskaldunak munduanLiburuak 23 idazle euskaldunen poemak batzen ditu, Jon Mirandetik Harkaitz Canora. Ciril Bergles poeta esloveniarra izan da itzulpenaren arduraduna.
Jaurlaritzeak 'Euskerea Munduan' egitasmoaren datu barriak eta aurreikuspenak aurkeztuko ditu
2008-01-04 15:31 Euskaldunak munduanAurkezpena Donostian izango da astelehenean, urtarrilak 7. Bertan, argentinar eta uruguaitar irakaslegai-talde bat izango da. Izan be, astelehenetik aurrera Euskal Herrian izango dira hilabete bi barnetegi batean.
Euskera eta euskal kulturako ikastaroak Moskun eta Berlinen
2007-12-26 18:38 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan, eta gaur egun, 12 herrialdetako 24 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaro horreek.
Eusko Jaurlaritzeak ordezkaritza ofiziala izango dau Parisen
2007-12-19 10:44 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzeak 2008an zehar ordezkaritza bulego bat zabalduko dau Parisen Frantziagaz dituan hartu-emon ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta instituzionalak sendotzeko.
Unai Basurko: ‘guretzat ohore handia da Bizkaiaren izena munduan zabaltzea’
2007-12-14 01:00 Euskaldunak munduanBizkaia Pakea 2009 belaontziko patroia
Oreka Tx taldeak Dubain joko dau
2007-12-12 11:21 Euskaldunak munduanDubai International Film Festival izeneko jaialdian parte hartzeko konbit berezia jaso dau Oreka TX taldeak. Bertan, Nömadak Tx pelikula aurkezteaz gan, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa txalapartariek zuzeneko emonaldi berezia eskainiko dabe.