Eusko Jaurlaritzeak eta Kolonbiako Gobernuak loturak estutuko ditue hizkuntzearen alorrean

Bizkaie! 2008-02-19 18:32   Euskaldunak munduan

Akordioa zezeilean zehar izenpetuko da, Paula Marcela Moreno Kolonbiako Kultura ministroak Euskadira egingo dauen bisitaldiaren barruan.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak baimena emon deutso Kultura Sailari Kolonbiako Errepublikako Gobernuagaz protokolo bat izenpetu daian, hizkuntza-arloko sustapen, ikerketa, dokumentazino, planifikazino eta politika sistemen arteko loturak estutzeko. Aitatu protokoloa zezeilean zehar izenpetuko da, Paula Marcela Moreno Kolonbiako Kultura ministroak Euskadira egingo dauen bisitaldiaren barruan.

Hizkuntza gitxituen sustapen-politiketan dabilzan erakundeakaz hartu-emonak sendotzeko eta lan-programak garatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen bitartez, lankidetza-marko egonkorra finkatu nahi dau Kolonbiako Gobernuko Kultura Ministerioagaz.

Esangura horretan, Eusko Jaurlaritzea eta Kolonbiako Gobernuko Kultura Ministerioa akordio batera heldu dira hizkuntz politikearen alorrean informazino eta esperientzia trukaketea egiteko.

Hainbat alkarrizketa izan ostean, lankidetza hori garatzeko kontuan hartuko diran zehetasunak agiri batean jaso dira, bai Eusko Jaurlaritzeak hartzen dituan konpromisoei jagokozanak, bai eta Kolonbiako Gobernuari jagokozanak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu