Euskera eta euskal kulturako ikastaroak Moskun eta Berlinen

Bizkaie! 2007-12-26 18:38   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan, eta gaur egun, 12 herrialdetako 24 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaro horreek.

Kultura Sailaren proposamenaren harian, Gobernu Batzordeak Moskuko Unibersidadean euskera eta euskal kulturearen ezagutzea sustatzeko ikastaroak abian jarteko hitzarmena izenpetzeko baimena emon deutso Kultura Sailari. Era berean, Berlingo Frei Unibersidadeagaz indarrean dauen hitzarmenari jarraipena emoteko baimena emon deutso.

Euskera eta euskal kulturearen ikastaro honeek Amerika eta Europako beste hainbat unibersidadetan Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik eskaintzen diranen antzekoak dira, eta joan dan apirilean Eusko Legebiltzarrak aho batez sortzea onartu eban Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidetik datoz.

Gauzak holan dirala, Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan, eta gaur egun, 12 herrialdetako 24 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaro horreek.

Era berean, Eusko Jaurlaritzeak, HABE erakundearen bitartez, Euskal Herritik kanpo helduentzako emoten diran euskera eskolen garapenerako egitasmoa abian dauka.

Euskera-eskolak munduan egitasmoaren barruan, Estaduko hainbat uriburutan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid) eta Europako (Paris, Londres, Berlin, Frankfurt, Helsinki, Varsovia, Poznan) eta Ameriketako uri eta herri desbardinetan (Uruguai, Txile, Mexiko eta AEBetako Unibersidadeetan eta Argentina, Uruguai, Txile, Venezuela, Mexiko eta AEBetako 80 herritan) helduentzako emoten diran euskera eskolak arautu eta garatu dira; horretarako, irakasleen trebakuntzeari aparteko garantiza eskaini jako eta eskola horreek materialez hornidu eta autoikaskuntzarako eta urrutiko irakaskuntzarako zein irakasleen trebakuntzarako sistemak ezarri dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu