Euskera-eskolak izango dira Japoniako hiru unibersidadetan
2008-01-31 16:47 Euskaldunak munduanPatxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Lorea Bilbao Hizkuntza Politikarako aholkulariak Japoniara egin barri daben bisitea 'emonkorra' izan da. Izan be, euskera klaseak eskaintzeko prozesua martxan jarri dabe Tokioko Sofia Unibersidadean, Osakako Kansai Gaidain eta Kobeko Unibersidadean.
Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Lorea Bilbao Hizkuntza Politikarako aholkulariak Japoniara egin barri daben bisitea 'emonkorra' izan da. Izan be, euskera klaseak eskaintzeko prozesua martxan jarri dabe Tokioko Sofia Unibersidadean, Osakako Kansai Gaidain eta Kobeko Unibersidadean.
Ganera, Tokioko Waseda Unibersidadean dauden euskarazko klaseak sendotu egingo ditue (Hiromi Yoshida da irakaslea eta aurtengo ikasturtean 30 ikasle ditue, bi kreditu lortzen dituztenak irakasgaia gaindituz gero). Unibersidade horreek ospetsuenetarikoak dira Tokio eta Kansai eskualdeetan.
Egunotan, eta zapatura arte, Baztarrika eta Bilbao Filipinetan dira Manilako Ateneo Unibersidade eta Nueva Vizcaya Estaduko Unibersidadeko arduradunakaz bilerak izateko. Bidaiaren bigarren zati honek, ganera, esanahi berezia dau, historikoki hartu-emon sendoa eta berezia izan dabelako Euskal Herriak eta herrialde horrek; Nueva Vizcaya probintzia da horren adierazleetako bat. Bertako gobernadoreagaz be bilerea izango dabe, bidaiari amaierea emon baino lehen.
Orain dala hiru urte Euskaditik kanpoko hainbat unibersidadegaz hitzarmenak sinatzeko proiektua jarri eban martxan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak. Hitzarmen horreek, irakas-programa ofizialetan euskerea eta euskal kulturearen eskolak eskaintzeko interesa eta Eusko Jaurlaritzarentzat balio estrategikoa daben unibersidadeakaz sinatzen ditu. Euskal giza-taldeen ingurunetik harantzago doan programea da, unibersidade-arlo zabalean garatzen dana.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak kudeatzen dauen programearen garrantziaz jaubetzeko, 2007-2008 ikasturte honetan, Europa eta Amerika baturik, 12 herrialdetako 24 unibersidadetan emoten dira euskerea eta eta euskal kultura eskolak. Danetara, 700 ikasle inguru izango ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!