HABEk eta FIVUk euskerazko irakasleak preparauko ditue lau urtez Uruguaiko lau euskal etxetan
2008-01-31 13:47 Euskaldunak munduanIkastaroaren bitartez, Uruguaiko euskal zentro honeek euren euskerazko irakasle propioak trebatzeko aukerea izango dabe. Era berean, dagoeneko ikastaroak martxan dituen euskal etxeek eskaintzea handitu ahal izango dabe.
Jose Francisco 'Kinku' Zinkunegi HABEren ‘Euskara Munduan’ programearen koordinatzaileak Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazinoa (FIVU) bisitatu dau aste honetan euskera ikastaroen ikasturtea alkarlanean preparetako eta bertako euskal etxeek HABEgaz dituen lankidetza-hitzarmenak barritzeko.
Bileran izan dira Saltoko Euskaldunen Taldeko, eta Rosarioko Gure Etxea, Carmeloko Ibai Ondoko Etxea eta Montevideoko Haize Hegoa euskal etxeetako arduradun eta ordezkariak. Zinkunegik HABEren ‘Euskara Munduan’ egitasmoa be azaldu eban topaketan.
Ikasturtea urrutiko ikaskuntzan egituratzen da, anitzak diran eta egunerokotasunean interesa daben gaikako unidadeetan oinarrituta, ikasleari gitxieneko ordu batzuk egitea exijiduten jakolarik. Gainera, klase presentzialak be egingo dira urtarrilean eta garagarrilean, 15 eta 8 egunez, hurranez hurran. Ikasleek lau urteko konpromisoa eta ahalegina izango dabe aurretik, eta amaitzean, euskera ikastaroak emon ahal izango ditue euren euskal etxeetan.
‘Programearen etapa honetan mobidu diran euskal etxeek, euren aldetik, aktiboki parte hartu beharko dabe lau urteko prozesu dinamiko honetan, etenik bako babesa eskainiz’, azaldu dau Enrique Polttevin Haize Hegoa euskal etxeko presidenteak.
Era berean, programeak aurretik izan dituan esperientziak kontuan hartuz, Zinkunegik adierazo dau irakasle barriek 2009. urtean hasi ahal izango dirala euren lehen klaseak emoten.
Ikastaroaren bitartez, Uruguaiko euskal zentro honeek euren euskerazko irakasle propioak trebatzeko aukerea izango dabe. Era berean, dagoeneko ikastaroak martxan dituen euskal etxeek eskaintzea handitu ahal izango dabe.
‘HABEk Uruguaiko euskal etxeei emoten deutsen babesak, dagoeneko lanean dagozanen esperientziak eta gure arbasoen hizkuntzara hurreratzeko beharrak interes handia piztu dabe, eta Uruguaiko etorkizuneko irakasleak hamar izatera helduko dira. Horrek pentsarazoten deusku distantzia ez dala oztopoa izango euskaldun izatearen muina dan euskerara heldu nahi dabenentzat’, azaldu dau Polttevinek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!