SPRIk Istanbuleko bulegoa zabaldu eta euskal enpresen lehenengo topaketea antolatu dau bertan

Bizkaie! 2008-03-11 13:22   Euskaldunak munduan

Bulego barri honegaz erakundearen kanpo sareak 39 herrialde hartzen ditu. Bulegoa Istanbulen dago, hau da, Turkiako ekonomiaren bihotzean, eta bere asmoa da eskatzen daben euskal enpresa guztiei laguntza personalizatua emotea.

SPRIk gaur zabaldu dau Istanbuleko bulegoa eta bertan izan dira Mauri Lazkano SPRIko zuzendaria eta Leyre Madariaga SPRIko Nazinoarteratze Saileko zuzendariordea. Aldi berean, SPRIk Turkian ezarrita dagozan euskal enpresen lehenengo topaketea antolatu du.

SPRIk Turkian dauen presentzia indartu eban udan bulego iraunkor bat zabalduz. Bulego barri honegaz erakundearen kanpo sareak 39 herrialde hartzen ditu. Bulegoa Istanbulen dago, hau da, Turkiako ekonomiaren bihotzean, eta bere asmoa da eskatzen daben euskal enpresa guztiei laguntza personalizatua emotea.

2003tik Turkian negozioak egin gura dituen euskal enpresei zerbitzua eskaintzen deutse SPRIk ordezkari komertzial baten bitartez eta, esangura horretan, Sprik Turkian ezarritatako 51 euskal enpresen jarduerea bultzatu dau 2003tik. Iaz, barriz, herrialde 12 proiektu babestu ditu.

SPRIk askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu, berbarako, merkaturatze bideak bilatu, merkataritza edo produkzino ezarpenak sustatu eta horreei buruzko aholkularitzea emon, SPRIren lokalak aldi baterako itxu enpresei, banakako bidaiak antolatu eta askotariko tramiteak egiten lagundu.

Bulegoa zabaltzeaz gan, Turkian ezarritako euskal enpresen lehenengo topaketea be egin da. Topaketearen helburua da enpresak alkarren artean hartu-emonetan jartea, alkarren barri izatea eta etorkizunerako lankidetzak sustatzea. Era berean, SPRIk herrialde horretan dagozan euskal enpresen beharrak hobeto ezagutzeko aukerea izango dau.

Turkiako merkatua interesgarria da euskal enpresentzat, bai esportazinoei jagokenez eta bai bertan produkzino ezarpenak jarteko aukerei jagokenez be. Turkian 70 miloe persona bizi dira eta per capita errenta 4.000 eurokoa da. Industria garatua dauka eta aukera interesgarriak eskaintzen deutsez ekipo eta bitarteko ondasunak esportetan dituen euskal enpresei.

Turkia Euskadirentzat merkataritza bazkide garrantzitsua da. 2001 eta 2006 bitartean egindako euskal esportazinoak 154 miloe eurora heldu ziran. 2006ko euskal esportazinoak 233 miloe eurokoak izan ziran, hau da, esportazinoa % 23 hazi zan 2005eko datuakaz konparauta.

Euskal enpresen zerrendan Turkia 12. postuan dago. Gainera, 2006ko datuak kontuan hartuz, Europako Batasunetik kanpora egiten diran esportazinoen laugarren herrialdea da, AEBen, Mexikoren eta Txinaren atzetik.

Euskal industria katalogoaren arabera, danetara 118 euskal enpresek esportau dabe edo esportetan dabe Turkiara. Bestetik, eta neurriari jagokonez, 118 enpresa horreetatik 53k 50 langile baino gitxiago ditue, hau da, enpresa txikiak dira.

Danetara, bost euskal enpresek produkzino ezarpenak ditue Turkian eta beste bostek merkataritza bulegoak. Ondokoak dira Turkian fabriketan daben euskal enpresak: COPRECI, Fagor Industrial, IMEGUISA, TECASA, eta LANTEK.

Etorkizunari begira, SPRIk aurreikusi dau Turkia inbersinoak egiteko herrialde interesgarria izan daitekeela, izan be, nabarmen hazten ari baitira atzerriko inbersinoak, oro har, eta espainiarrak berenberegi. Zehatzago esanda, Espainiako inbersinoen jomugen rankingean Turkia beti egon da 30. postuaren azpitik eta 2005ean, 22. postuan kokatu zan, 2006an 17.ean eta 2007ko irailean 11.ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu