Xabier de Felipe biolinisteak Peter von Wienhardt pianisteagaz joko dau Alemanian

Bizkaie! 2007-08-23 02:00   Euskaldunak munduan

Kontzertua zapatuan, abuztuak 25, izango da, Salzauko Jauregian (Alemaniako iparraldean), eta Peter von Wienhardt (pianoa) eta Xabier de Felipez (biolina) gan, Sang Hyun Yong biola koreanoa eta Justin Lewis cello estadubatuarra izango dira kuartetoko partaide Beethovenen op. post. WoO 36 nº 1 lana joteko.

‘Nazino Txikiak Munduan’ izeneko mahai-inguruan izango da Miren Azkarate Quebec-en

Bizkaie! 2007-08-21 02:00   Euskaldunak munduan

Alde batetik, Institut du Nouveau Monde-k antolatutako 'Nazio Txikiak Munduan. Zelan topau lekua handien artean?' izeneko mahai-inguruan parte hartuko dau Azkaratek abuztuaren 25ean. Ganera, 'Nazino txikiak: abertzaletasuna, autortza eta autonomia' izeneko gogoetean be izango da partaide.

Argentinako La Plata Unibersidadean euskera eta euskal kultura lektorego programea jarriko dabe martxan

Bizkaie! 2007-08-14 02:00   Euskaldunak munduan

Lektoregoa datorren urteko zezeilaren 15etik abendura bitartean izango da, astean lau orduko klaseakaz. Horrezaz ganera, helburua datorren urtean Argentinako unibersidade nagusietan programea ezartzea da.

Oiasso Museo Erromatarra zinema arkeologikoaren jaialdi italiar bateko epaimahaiko kidea izango da

Bizkaie! 2007-08-10 02:00   Euskaldunak munduan

Rovereto uri italiarreko ‘Rassegna Internazionale del Cinema Archeologico’ jaialdiak urriaren 1etik 6ra bitartean egingo da eta Giorgio Studer izango da museoa aurkezteko arduraduna.

Mondragon Unibersidadea Cumulus Sareko kide barria da

Bizkaie! 2007-08-09 02:00   Euskaldunak munduan

Diseinu-eskolen nazinoarteko alkarte ezaguna da Cumulus eta Schwäbisch Gmünd-eko (Alemania) azken biltzarren ondoren sartu da sarean. Alkarteak 124 kide ditu guztira.

Euskal Herriko poesia lau haizetara: sei olerkariren lanak itzuli ditue ingelesera

Iratxe Ormatza 2007-08-08 02:00   Euskaldunak munduan

Rikardo Arregiren, Bernardo Atxagaren, Felipe Juaristiren, Miren Agur Meaberen, Kirmen Uriberen eta Joseba Sarrionaindiaren poesiak Amaia Gabantxok itzuli ditu An Anthology of Basque Short Stories izenburupean.

Lauaxeta Ikastolea, Novia Salcedo Fundazinoa eta Osakidetza-Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdea EFQM sarien finalistak

Bizkaie! 2007-08-03 02:00   Euskaldunak munduan

Europar enpresen kudeaketa aurreratua saritzen dauen erakundearen sarien finalisten artean, hiru euskal enpresa horreekaz batera, erakunde espainiar bat, Erresuma Batuko sei eta Europako beste herrialdetako zortzi erakunde nabarmendu dira, horreen artean Siemens, Philips, Volkswagen edo TNT Express

Jaurlaritzeak rapa nui hizkuntzea suspertzeko akordioa sinatu dau

Bizkaie! 2007-08-02 02:00   Euskaldunak munduan

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Wilson Reyes Txileko Gobernuko Garapen Indigenaren Korporazino Nazionaleko (CONADI) zuzendari nagusiak rapa nui hizkuntzea suspertzeko eta hizkuntz politikearen arloko euskal esperientzia Pascua Ugartean apliketea aztertzeko akordioa sinatu dabe.

Beste euskal liburu bi gehiago IBBY erakundearen Ohorezko Zerrendan

Bizkaie! 2007-07-19 02:00   Euskaldunak munduan

Patxi Zubizarretak idatzitako ‘Urrezko Giltza’ (Erein) eta Juan Mari Mendizabalek itzulitako ‘Bidaia munduaren amaierara’ (Erein) dira IBBY erakundearen 2008ko Ohorezko Zerrendan izango diran liburuak; lehenengoa, idazleen arloan; bigarrena, itzultzaileenean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Korrontzi eta Standard Berlineko XIX Popkomn Azokan izango dira

Bizkaie! 2007-07-18 02:00   Euskaldunak munduan

Popkomn Merkadu Diskografikoaren Azokearen XIX edizinoa irailaren 19tik 21era bitartean izango da Berlinen. Aurten be, euskal ordezkarien partaidetzea izango dau azokeak, oraingoan bikotxa ganera. Korrontzi eta Standard taldeak irailaren 19an, eguaztena, joko dabe.

Euskal Etxeak geroari begira

Iratxe Ormatza 2007-07-11 02:00   Euskaldunak munduan

‘Konplexurik barik defendidu behar da identidadea. Ez da inoiz gure identidadearen, gure kulturearen eta gure hizkuntzearen defentsa alde batera itxi behar; bestela, noraezean dabilen ontzi bat izango gara globalizazinoaren munduan’ adierazo eban lehendakariak.

Eusko Jaurlaritzeak atzerrian hiru ordezkaritza barri zabalduko ditu

Bizkaie! 2007-07-10 02:00   Euskaldunak munduan

Iñaki Agirre Eusko Jaurlaritzako Kanpo Gaietarako idazkariak 2010. urterako atzerrian beste hiru ordezkaritza edegiko dituela iragarri dau: Parisen 2008an, Londonen 2009an eta Berlinen 2010ean.

Eresbileko zuzendari Jon Bagues Liburutegi Musikalen Nazinoarteko Alkarteko presidenteorde izentau dabe

Bizkaie! 2007-07-05 02:00   Euskaldunak munduan

Eresbil Euskal Musikearen Artxiboko zuzendaria dan Jon Bagues izentau dabe Liburutegi Musikalen Nazinoarteko Alkarteko presidenteorde, alkartea Australiako Sydneyn egiten ari dan lehenengo biltzarraren barruan.

EHUk eta EJk hitzarmena sinatuko dabe Latinoamerikako ikasleek masterrak EHUn egin daiezan laguntzeko

Bizkaie! 2007-07-03 02:00   Euskaldunak munduan

Akordioaren arabera, Argentina, Txile edota Mexikoko ikasleek EHUn master ofizialeko ikasketak egin ahal izateko diru-laguntzinoak ahalbidetuko dira.

Washingtongo Euskal Etxea aintzatetsi dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2007-06-27 02:00   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak ofizialtasuna emon deutso Amerikako Estadu Batuetako (AEB) uriburu Washintongo ‘Washington D.C. Euskal Etxea’ izeneko euskal etxeari.

Argentinako General Villegaseko Euskal Etxeak egoitza barria zabaldu dau

Iratxe Ormatza 2007-06-26 02:00   Euskaldunak munduan

Orain dala sei urte General Villegaseko euskaldunek euskal etxea zabaldu eben. Herriko lehenengoa zan eta, aurretik euskaldunak bizi izan arren, ordura arte ez eben izan euskal etxerik. Orain, egoitza barria edegi dabe.

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak emongo ditue Txileko lau unibersidadetan

Bizkaie! 2007-06-20 02:00   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Txileko lau unibersidadeakaz (Santiagoko Universidad Nacional, Valparaisoko Universidad Nacional, Santiagoko Universidad Pontificia eta Valparaisoko Universidad Pontificia) euskera eta euskal kulturearen ezagutza sustatzeko indarrean diran alkarlan-hitzarmenak jarraitzeko baimena emon deutso Kultura Sailari.

HABEk hitzarmenak sinatu ditu Madrileko, Bartzelonako eta Valladolideko euskal etxeakaz

Bizkaie! 2007-06-19 02:00   Euskaldunak munduan

Aurtengo ikasturtea zarratzeko, 22 euskal etxe eta hiru federazinogaz sinatu ditu HABEk hitzarmenak oraingo ikasturtean. Horrek esan gura dau 70 euskal etxe baino gehiagotan izan dirala euskerazko eskolak mundu osoan. Danetara, 20.000 talde-ordu emon dira Euskal Herritik kanpo.

Renoko Euskal Liburutegiaren webguneak zerbitzu zabalagoa eskainiko dau

Bizkaie! 2007-06-06 02:00   Euskaldunak munduan

Euskal artxiboa osotzen daben dokumentuak, argazkiak, audio eta bideo grabazinoak, kartelak eta bestelakoak kontsultau ahal izango dira bertan, besteak beste.

Errenteriako Landarbaso Abesbatza Kalifornian

Bizkaie! 2007-06-06 02:00   Euskaldunak munduan

Bagilaren 28an Kaliforniako Los Osos urira joango da taldea eta bertan lehenengoz antolatzen dan lehiaketan parte hartuko dau. Lehenengoz urtengo dau abesbatzak Europatik eta hori ‘erronka handia da’ taldearen esanetan.