Oiasso Museo Erromatarra zinema arkeologikoaren jaialdi italiar bateko epaimahaiko kidea izango da

Bizkaie! 2007-08-10 02:00   Euskaldunak munduan

Rovereto uri italiarreko ‘Rassegna Internazionale del Cinema Archeologico’ jaialdiak urriaren 1etik 6ra bitartean egingo da eta Giorgio Studer izango da museoa aurkezteko arduraduna.

Rovereto uri italiarreko ‘Rassegna Internazionale del Cinema Archeologico’ jaialdiak Iruneko Oiasso Museo Erromatarra aukeratu dau bere nazinoarteko epaimahaiko kide izateko. Jaialdi italiarra 1990etik ospatzen da eta zinema historiko eta arkeologikoari eskaintzen jakon zaharrena da. Aurtengoa 18. edizinoa da eta urriaren 1etik 6ra bitartean egingo da.

Museo irundarrak jakinarazo dauenez, Giorgio Studer izango da Oiasso Museoa Rovereton aurkezteko arduraduna.

Studerrek, Aiako Hatxen meatzaritza erromarraren ganeko ‘Metalla Oiassonis’ pelikulea zuzendu dau. Lan horrek Rassegna jaialdiaren azken edizinoan parte hartu eban, baita AGON Jaialdian, Belgradoko VII. Jaialdian eta Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazinoarteko Jaialdian be; azken horretan Arkeolan saria lortu eban.

‘Bidasoako Zinema Arkeologikoko Nazinoarteko Jaialdiak (FICAB) Roveretoko Rassegnan parte hartzeak jaialdia sendotzen dau Europa mailan’, museoko arduradunen esanetan. Izan be, ‘Arkeologia eta Ondarearen Zinema Jaialdien Europako Federazinoan (Fedarcine) be onartu dabe aurten’. FICABen aurtengo edizinoa urriaren 16tik 20ra bitartean egingo da Irunen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu