Eibarko Armeria Eskolea Finlandian izan da bertako hezkuntza sistemea ezagutzen

Bizkaie! 2007-03-09 01:00   Euskaldunak munduan

Bidaiaren helburu nagusia Finlandiako hezkuntza sistemea ezagutzea izan da, lanbide heziketan eta ikasleen gaitasun ekintzailea bultzatzeko sortutako ekimenetan sakonduz.

Irati Anda eskalatzaileak Europako Boulder Txapelketan parte hartuko dau

Bizkaie! 2007-03-06 01:00   Euskaldunak munduan

Martiaren 16tik 18ra izango da txapelketea, Birminghamen (Ingalaterra)

Euskadiko eta Espainiako kirol eskaladako txapelduna ez dago bere sasoirik onenean baina ahal dauen guztia egiten ahaleginduko dala jakinarazo dau.

Desagertutako euskal jatorriko argentinarrak topetako ituna sinatu dabe

Iratxe Ormatza 2007-02-28 01:00   Euskaldunak munduan

Milaka argentinar sasoi bateko diktadurako errepresinoaren biktima izan ziran. Euren artean, euskal jatorrikoak be baziran eta atxilotutako asko eta asko hil egin ebezan. Oraindino be, ez dago desagertuen barri: non dagoz lurperatuta? Non eta zelan hil ziran?

Mexiko Uriko Euskal Etxeak eta HABEk lankidetza-akordioa sinatu dabe

Bizkaie! 2007-02-23 01:00   Euskaldunak munduan

Orain arte euskera eskolek izandako garapena aztertzea eta aurrerantzean ekimenak jarraituko dauen bidea zehaztea dira akordioaren helburu nagusiak.

Magdalena Mignaburuk eta Miren Arozarenak Argentinako euskal dantzak aztertuko dabez

Iratxe Ormatza 2007-02-20 01:00   Euskaldunak munduan

Euskal komunidadea, euskal etxeen jarduerea eta historia aztertuko dabez, euskal jantzak abiapuntu harturik. Azterketea liburu bihurtu arte, bide luzea egin beharko dabe.

Murtziako Euskal Etxeak web orria zabaldu dau sarean

Bizkaie! 2007-02-16 01:00   Euskaldunak munduan

Alkartearen barri emoten dabe eta barri-orria be bertan eskuratu daiteke. Atal bat be badago, euskal etxekoakaz hartu-emonetan jarteko edota mezuren bat bialtzeko.

Azkarate San Franciscoko Euskal Etxearen 25. urteurreneko ekitaldietan izango da

Bizkaie! 2007-02-13 01:00   Euskaldunak munduan

Biajearen helburua AEBko euskal alkarteei eta batez be 25 urte beteten dituan San Franciscoko Euskal Etxeari Eusko Jaurlaritzearen alkarlana eta laguntasuna eskaintzea da, bide batez euskerazko eskolak eta bertako euskal alkarteen arteko loturea sendotzeko.

‘Black to the moon’ euskal filma ‘Carton Movie 2007’ animazino-film jaialdian izango da

Jaialdia Martiaren 7Tik 9Ra Bitartean Izango Da Alemaniako Potsdam Urian 2007-02-05 01:00   Euskaldunak munduan

Jaialdia martiaren 7tik 9ra bitartean izango da Alemaniako Potsdam urian eta sektoreko 500 profesional inguru batuko dira animazinoko film luze europarren finantziazinoa eta banaketea bultzatzeko.

Tanborradearen oihartzuna Euskal Herritik kanpo be entzun dabe

Iratxe Ormatza 2007-01-22 01:00   Euskaldunak munduan

Atzerriko euskal etxeek be bat egin dabe Donostiako tanborradeagaz. Ekitaldiak, tanborradea bera, eta, zelan ez, jatorduak preparau dabez San Senbastian eguna ospatzeko Mexikon, Argentinan, Bartzelonan...

HABEk hitzarmenak sinatuko ditu Argentina, Uruguai eta Txileko euskal etxeakaz

Bizkaie! 2007-01-16 01:00   Euskaldunak munduan

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundeak (HABE) hitzarmen bat sinatu barri dau Argentinan Euskal Erakundeen Federazinoagaz (FEVA), herrialdean euskerazko klaseak sustatzen jarraitzeko.

Norfolkera bidean Unai Basurko eta portura bueltan Knox Johnston

Bizkaie! 2007-01-15 01:00   Euskaldunak munduan

Velux 5 Oceans estropadearen bigarren etapea domekan hasi eta daborduko Ingalaterrako Sir Robin Knox-Johnston arazoakaz dabil. 'Saga Insurance' ontziko pilotu automatikoa ez ebilen ondo, eta ondorioz, Fremantleko portura itzuli da konpondu ahal izateko.

‘Meanwhile Take My Hand’, Kirmen Uribe ingelesez

Bizkaie! 2007-01-11 01:00   Euskaldunak munduan

Entzute handiko Graywolf Press argitaletxeak asteon jarri dau salgai AEBetan eta Kanadan Kirmen Uriberen ‘Bitarten heldu eskutik’ poema liburuaren ingelesezko bersinoa, Elizabeth Macklinek itzulia.

Hogei euskal artisten lanak ikusgai AEBetako Indianan

Bizkaie! 2007-01-10 01:00   Euskaldunak munduan

Hogei euskal artisten 40 obra batu dituan ‘From rust to restoration’ izenburuko erakusketea EHUko Arte Eder Fakultadeak koordinau eta Indiana University Northwestek babestu dau.

‘Pakea’ itsasoan barriro, erabat konponduta

Bizkaie! 2007-01-09 01:00   Euskaldunak munduan

‘Pakea’ belaontzia barriro itsasoratu dau Unai Basurkok, Australiako Fremantleko portuan hiru egunez lehorreko konponketak egin eta gero.

Tuteratik Ciudad del Esterako alkartasun bide barria

Iratxe Ormatza 2007-01-08 01:00   Euskaldunak munduan

Paraguai herri pobrea dogu eta Ciudad del Este be beste horrenbeste. Bertan egiten dau behar Luis Asarta Navascues josulagunak. Nafarroatik joan zan Ciudad del Estera, orain dala 12 urte. Eta bertako San Fermin ikastetxeko umeakaz behar egiten dau.

Jon Erdoiza da Txileko Ordezkaritzako delegadu barria

Iratxe Ormatza 2007-01-05 01:00   Euskaldunak munduan

Euskal Autonomia Erkidegoak Txilen daukan ordezkaritzako buru izentau dabe Jon Erdoiza. 2003an sortu eben Txileko ordezkaritzea. Bertan behar egin dau orain arte Koldo Atxutegik, eta orain Eusal Herrrira etorri da Ameriketako Bulegoen arduraduna izateko.

Unai Basurko Australian

Bizkaie! 2007-01-03 01:00   Euskaldunak munduan

Joandako urriaren 22an, Getxoko portutik abiatu eta 72 egun, 7 ordu eta 22 minutu geroago, bart, Euskal Herrian arratsaldeko 19:22 ziranean sartu zan Fremantle, Australia mendebaldeko portuan Velux 5 Oceans estropadearen lehen etapeari amaierea emonaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Burdeoseko Opera Nazionaleko ‘jantzari izar’ izentau dabe Yebra

Bizkaie! 2007-01-03 01:00   Euskaldunak munduan

Urtebarri egunean Casse-Noisette obran jantzan egin ostean, Igor Yebra bilbotarra ‘jantzari izar’ izentau dau Burdeoseko Opera Nazionalak.

Patxi Baztarrika Ramon Llull Institutuko zuzendariagaz batu da Bartzelonan Etxepare Euskal Institutuaz berba egiteko

Bizkaie! 2006-12-29 01:00   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzeak, atzerrian euskerea eta euskal kulturea zabalduko dauen Etxepare Euskal Institutua sortu eta garatzeko lege proposamena onartu dau, eta aitatutako bilerea gai horren harira egin dabe Baztarrikak eta Bargallók.

Lucia Lakarra protagonista Vienako urtebarri eguneko ikuskizunean

Bizkaie! 2006-12-29 01:00   Euskaldunak munduan

Lucia Lakarra zumaiarrak Vienako urteberri eguneko kontzertuan egin dau jantzan. Mundu osoan da ezaguna Vienako hitzordu hori.