‘Black to the moon’ euskal filma ‘Carton Movie 2007’ animazino-film jaialdian izango da

Jaialdia Martiaren 7Tik 9Ra Bitartean Izango Da Alemaniako Potsdam Urian 2007-02-05 01:00   Euskaldunak munduan

Jaialdia martiaren 7tik 9ra bitartean izango da Alemaniako Potsdam urian eta sektoreko 500 profesional inguru batuko dira animazinoko film luze europarren finantziazinoa eta banaketea bultzatzeko.

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko (Eiken) kide dan Baleuko produkzino-etxearen ‘Black to the moon’ animazino film luze bat aukeratu dabe ‘Cartoon Movie 2007’ animazino-filmetarako jaialdi ezagunean parte hartzeko. Jaialdia martiaren 7tik 9ra bitartean izango da Alemaniako Potsdam urian.

Bederatzigarren urtez jarraian, Potsdam animazino europarraren bilgunea izango da, European Association of Animation Film dalakoak antolatutako negozio-foro garrantzitsu honegaz. Sektoreko 500 profesional inguru batuko dira animazinoko film luze europarren finantziazinoa eta banaketea bultzatzeko, Eikeneko iturriek jakinarazo dabenez.

Edizio berri honetan 41 film luze berri aurkeztuko dira --dagoeneko amaituta dauden eta produkzio fase desberdinetan dauden proiektuen artean--, 300 milioi euro inguruko aurrekontu orokorrarekin.

Baleukotik modu positiboan balorau dabe jaialdi honetan parte hartzeko aukerea. ‘Foro garrantzitsua da, batez be proiektu mueta honeetan inbertiduteko interesa izan leiken koproduktore, banatzaile eta telebisten aurrean proiektua aurkezteko’, azaldu dabe ‘Black to the moon’ filmaren sortzaileek.

Horren harira, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak Animazinoaren Interes talde bat sortu dau, lankidetza eta prozedura konpartiduak sortzeko eta nazinoarteko merkaduetan sartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu