Irati Anda eskalatzaileak Europako Boulder Txapelketan parte hartuko dau
2007-03-06 01:00 Euskaldunak munduanEuskadiko eta Espainiako kirol eskaladako txapelduna ez dago bere sasoirik onenean baina ahal dauen guztia egiten ahaleginduko dala jakinarazo dau.
Irati Anda Ternua taldeko eskalatzaile gasteiztarrak Europako Boulder Txapelketan hartuko dau parte martiaren 16tik 18ra, Birminghamen. Euskadiko eta Espainiako kirol eskaladako txapelduna ez dago bere sasoirik onenean baina ahal dauen guztia egiten ahaleginduko dala jakinarazo dau.
Andaren esanetan, ‘Munduko Txapelketea eta Munduko Kopea dira nire benetako helburuak, baina Birminghamen maila ona emoten ahaleginduko naz. Ahalik eta goren ailegau gura dot’.
Kirolari arabarrarentzako, 2004. urtea oso garrantzitsua izan zan. Urte horretan, Euskadiko Txapelketan podiumera igon eban lehenengoz, brontzezko dominagaz. Ordutik, gora egin dau nabarmen eta Euskadiko eta Espainiako eskalatzailerik onenetarikoa da. Denpora honetan, bere erronkak asko aldatu dira eta bere buruari gero eta helburu garrantzitsuagoak jarri deutsozan arren, eskaladeagaz bardin gozetan dau, presinoak albo batera itxita.
Bestalde, Irati Andak
www.iratianda.com webgunea jarri dau martxan. Bertan, bere azken emoitzak, palmaresa, argazkiak, bideoak eta beste hainbat kontu topau daitekez.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!