HABEk hitzarmenak sinatuko ditu Argentina, Uruguai eta Txileko euskal etxeakaz

Bizkaie! 2007-01-16 01:00   Euskaldunak munduan

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundeak (HABE) hitzarmen bat sinatu barri dau Argentinan Euskal Erakundeen Federazinoagaz (FEVA), herrialdean euskerazko klaseak sustatzen jarraitzeko.

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundeak (HABE) hitzarmen bat sinatu barri dau Argentinan Euskal Erakundeen Federazinoagaz (FEVA), herrialdean euskerazko klaseak sustatzen jarraitzeko.

HABEk eta FEVAk urteroko hitzarmena sinatu barri dabe Argentinako 40 euskal etxe baino gehiagotan euskerazko eskolak sustatzen jarraitzeko. Joseba Erkizia HABEren zuzendari nagusiak eta Mari Luz Arteche FEVAren presidenteak sinatu daben akordioan, hiru lan-lerro nagusi jasoten dira: irakasleen trebakuntzea, material didaktikoz hornidutea eta jarduerea diruz laguntzea.

Aurten, Argentinako euskal etxeetan 6.048 talde-ordu emotea aurreikusten da, hau da, 900dik gora ikasle helduak, 100 bat ikastaldetan banatuak (Argentinan qlkartzen da Euskal Herritik kanpo euskerea ikasten dabizan bi ikasletik bat). Horreez gan, 300 bat ume dabiz euskal etxeetan eta beste 900 umek Buenos Airesen dagoan ‘Euskal Etxea’ ikastetxean, ‘euskerea eta euskal kulturea jasoten dabe.

Hilaren 20ra arte, hamar egunez, Argentinako euskal etxe desbardinetako 40 irakasle ikasle batu dira udako barnetegian La Platako Euzko Etxean, HABEk eta FEVAk antolatuta. Hilaren 20ra arte egingo dan barnetegi hau bosgarrena da, 2003an Munduko Euskal Gizataldeen Biltzarra egin zanetik.

Bertako irakasleak trebazea helburu, on line ikastaro bat eratu zan, HABEk koordinauta, eta ordutik urtean birritan barnetegia egin da, batez be, urtean ikasitakoa birpasau eta praktikak egiteko, gehienbat mintzamena.

Emoitzek, orain arte, aurreikuspen guztiak gainditu dabezala dino Argentinan Euskeraz egitasmoko koordinatzaile Jose Francisco Zinkunegik. ‘Bai lortu daben maileari jagokonez bai erabiltzaileen erantzunari jagokonez. Hartzaileen jarrerea, inplikazinoa, dedikazinoa eta bilakaerea aparta izan da, nahiz eta ordenagailu bidez ikasi eta askoren ustetan euskarri hotza izan’, esan dau.

Arrakastea ikusita, Zinkunegik azaldu dau Munduko Euskal Gizataldeen Biltzarra egin ondoren, garagarrilean, ez dabela baztertzen egitasmoa euskal diasporako beste herrialde eta gizataldeetara zabaltzea.

Era berean, aste honetan beste bost hitzarmen sinatuko ditu HABEk Uruguai eta Txilen; lehenik Uruguayko FEVU federazinoagaz, Montevideoko ‘Euskal Erria’ eta ‘Saltoko Euskaldunen’ euskal etxeakaz; eta gero Txilen, Santiagoko eta Valparaisoko euskal etxeakaz.

2006/07 ikasturtean 19 euskal etxe eta hiru federazinogaz sinatuko dau hitzarmena HABEk (danetara, 70 euskal etxe baino gehiago batzen dira). Horreetan, 19.290 talde-ordu emotea aurreikusten da, eta horrek, diru-laguntzetan igaz baino %18 gehiago suposatuko dau.

Igazkoez gan, hau da, NABO (North American Basque Organizations), Sydney, London, Paris, Mexiko, Txile, Uruguay, Argentina, Erroma, Montreal, Sao Paulo eta Espainiakoez gan (Madril, Bartzelona, Murtzia, Valladolid, Mallorca, Valentzia), ikasturte honetan bi euskal etxe barri gehitu behar dira: Bordeleko Euskaldunen Biltzarra eta Fundación Euskal Etxea de Bogota.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu