Norfolkera bidean Unai Basurko eta portura bueltan Knox Johnston
2007-01-15 01:00 Euskaldunak munduanVelux 5 Oceans estropadearen bigarren etapea domekan hasi eta daborduko Ingalaterrako Sir Robin Knox-Johnston arazoakaz dabil. 'Saga Insurance' ontziko pilotu automatikoa ez ebilen ondo, eta ondorioz, Fremantleko portura itzuli da konpondu ahal izateko.
Velux 5 Oceans estropadearen bigarren etapea domekan hasi eta daborduko Ingalaterrako Sir Robin Knox-Johnston arazoakaz dabil. 'Saga Insurance' ontziko pilotu automatikoa ez ebilen ondo, eta ondorioz, Fremantleko portura itzuli da konpondu ahal izateko. Knox-Johnstonek 48 orduko zigorra izango dau kanpoko laguntzinoa izateagaitik.
Bien bitartean, Bernard Stammek indartsu hasi dau bigarren etapea. 24 ordu bete diranean, 30 miliatara dauka Kojiro Shiraishi japoniarra, ondoren, milia bakar batera, Graham Dalton doa eta atzerago Unai Basurko bizkaitarra. Portugaletearrak 76 miliatara dauka lasterketa burua eta bere arerioak baino mendebalderago dago haize indartsuen bila.
Velux 5 Oceans estropadako bost skkiperrek Australiako Fremantle eta AEBetako Norfolk bitartean, ia 15.000 miliako ibilbidea daukie aurretik eta tartean Hornos lurmuturra eta bidean agertuko jakezan iceberg edo izotz blokeak izango dira zailtasunik handienak.
Bigarren etapearen aurreko skkiperren ohiko aurkezpen saioaren ostean, Unai Basurko portugaletearrak ezustean uretara salto egin eta uger joan zan ‘Pakea’ belaontziraino megafoniatik Kepa Junkeraren musikea entzuten zan bitartean.
Munduari bueltea emongo deutson Velux 5 Oceans estropadako bigarren etapeari 10 korapiloko hego haize motelagaz eta 40 graduko tenperatureagaz ekin deutsie.
Pare bat hilebete beharko dabez bigarren etapearen amaierea izango dan Norfolkera heltzeko eta antolatzaileek iragarri dabenez, ezustekorik ezean, martiaren erdialdera heltzea espero da; hortik aurrera, Atlantiko itsasoa zeharkatu eta Getxora helduko dira hirugarren eta azken etapeari amaierea emonaz apirilaren amaiera aldean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!