‘Meanwhile Take My Hand’, Kirmen Uribe ingelesez

Bizkaie! 2007-01-11 01:00   Euskaldunak munduan

Entzute handiko Graywolf Press argitaletxeak asteon jarri dau salgai AEBetan eta Kanadan Kirmen Uriberen ‘Bitarten heldu eskutik’ poema liburuaren ingelesezko bersinoa, Elizabeth Macklinek itzulia.

Entzute handiko Graywolf Press argitaletxeak asteon jarri dau salgai AEBetan eta Kanadan Kirmen Uriberen ‘Bitarten heldu eskutik’ poema liburuaren ingelesezko bersinoa, Elizabeth Macklinek itzulia.

2001ean Susa argitaletxeak argitaratutako liburuaren gaztelaniazko (Visor, 2004) zein frantsesezko (Castor Astyral, 2006) bersinoak plazan dagoz eta orain, barriz, amerikar Pen Clubaren zein Lannan Translation Selection Fundazinoaren babesa izan dau ingelesezkoak.

Ez da Kirmen Uriberen poesiak ingelesez agiri diran lehenengo aldia, bai ostera liburu batean baturik. 2003an, The New Yorker aldizkariak ‘May’ argitaratu eban, Maiatzaren itzulpena. Banaka-banaka beste poema batzuk, dozena bat literatur aldizkaritan argitaratu ziran ondoren AEBetan, Macklinek ingeleseratuak danak.

Graywolf Press argitaletxeak ‘Meanwhile Take My Hand’ liburuaren aurkezpen ekitaldiak eta posia errezitaldiak antolatu ditu udabarrirako. Hona hemen egitaraua:

- Apirilaren 11n, errezitaldia eta berbaldia New Yorkeko City College (CUNY) zentruko literatur ikasleakaz.
- Apirilaren 14an, amerikar Pen Clubak antolatutako errezitaldia New Yorkeko Writing Instituten.
- Apirilaren 15ean, errezitaldia Charles Martin poeteagaz batera New Yorken Hudson View Gardensen.
- Apirilaren 17an, errezitaldia Washington DCn, Capters liburudendan.
- Apirilaren 24an, errezitaldia eta berbaldia New Jerseyn Montclair Kimberley Academyn.
- Apirilaren 30ean, berbaldia Cambridgeko Unibersidadean (Massachusetts) Carl Dennis poeteak aurkezturik.

Horrezaz ganera, poesia irakurraldiak egingo ditu Howard Universityn (Washington DC), St. Ann’s Schoolen (Brooklyn), Brooklyn Public Libraryn, Hofstra Universityn (Long Island), Wellesley Collegen (Boston) zein New Yorkeko Cervantes Institutuan.

Udagoienean, barriz, California, Minneapolis, Texas, Iowa, Nuevo Mexico eta Nevadara joango da Kirmen Uribe.

Bien bitartean, idazle ondarrutarra fikzinozko nobela bat idazten dabil, aurten amaitzeko amesagaz Loiuko aireportuan hasi eta New Yorkeko John Fitzgerald Kennedy airportuan amaitzen dan istorioa, intrigaz jantzitako kontakizuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu