Euskal Herrian egindako pelikulak Santiago de Txilen erakutsiko ditue

Iratxe Ormatza 2006-08-30 02:00   Euskaldunak munduan

Aurten laugarren urtea da Santiago de Txilen Euskal Zinearen Erakustaldia egiten dabena. Abuztuaren 24an hasi zan eta irailaren 5era arte iraungo dau. Bertako Unibersidade Katolikoak eta Txileko Euskal Ordezkaritzeak antolatuta, Unibersidade Katolikoko zinema-aretoan emongo ditue filmak.

‘Gora Vasco, milonga de temple y carretilla’

Iratxe Ormatza 2006-08-29 02:00   Euskaldunak munduan

Horixe da Santa Cruzen filmau daben dokumentalaren izena. Roberto Arizmendik Guillermo Isidore Larregiren balentria filmau barri dau, eta orain Argentinan eta Txilen be erakutsiko dau. Arizmendiren amesa da gerora Euskal Herrira be ekartea.

‘Hegoalde Argentinarra’ euskal etxea sortu dabe Rio Gallegosen, Argentinan

Iratxe Ormatza 2006-08-28 02:00   Euskaldunak munduan

Euskal etxeak sortzeko arrazoiak egon badagoz, oraindino be. Txinan orain dala urtebete inguru, enpresek eroandako langileek euskal etxea sortu eben. ‘Hegoalde Argentinarra’ etxearen sortzaileak, ostera, ez dira oraintsu joandakoak.

Euskal Herriko Pelota selekzinoak lagunarteko bat jokatuko dau Mexikon

Bizkaie! 2006-08-22 02:00   Euskaldunak munduan

Euskadiko Pelota selekzinoak Mexiko DFn abuztuaren 31tik irailaren 9ra jokatuko dan lagurarteko lehiaketa batean hartuko dau parte, hango 'euskaldunen' kontra jokatuz eta bide batez irailaren 13tik 16ra Acapulcon jokatuko dan Munduko Pelota Txapelketearen aurre-preparazinoa egingo dau.

Euskal diasporearen egoerea sarean ikertu dau Pedro Oiarzabalek

Bizkaie! 2006-08-08 02:00   Euskaldunak munduan

Pedro Oiarzabal ikerlari eta EuskalIdentity fundazinoaren sortzaileak 'The Basque Diaspora Webscape: Online Discourses of Basque Diaspora Identity, Nationhood and Homeland' (Euskal Diasporaren egoera sarean: nortasuna, naziokotasuna eta sorterria) izeneko doktorego-tesia aurkeztu barri dau.

Ahozko Euskal Literaturea berbagai Argentinan

Bizkaie! 2006-08-07 02:00   Euskaldunak munduan

Abuztuaren 10etik 14ra bitartean, Jon Kortazar Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko Lehendakariorde eta EHUko Literatura katedradunaren ardurapean egingo da Ahozko Euskal Literaturearen ganeko Graduaondoko Ikastaroa Argentinako La Platako unibersidadean.

Sagarroi Japonian

Bizkaie! 2006-08-03 02:00   Euskaldunak munduan

Sagarroi ska, rock eta reggae estiloak jorratzen dituan euskal taldeak Japonia aldera joko dau abuztuan, lau kontzertuko bira eskaintzeko asmoz.

Sao Pauloko euskal etxea sarean

Iratxe Ormatza 2006-07-28 02:00   Euskaldunak munduan

Sao Pauloko Eusko Alkartasuna euskal etxeak, beste euskal etxe askoren antzean, bere lekua sortu dau Interneten. Berrogeita bederatzi urte bete barri ditu eta bakarra da Brasilen.

Emigrazinoaren eta Erbestearen Museoa

Iratxe Ormatza 2006-07-27 02:00   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoz eta euskal etxeen ekinbidez sortuko dan museoak euskal diasporearen ganeko Urazandi proiektuaren barruan batutako materiala hartuko dau.

'Ikusi' sistema elektronikoen enpreseak bulego bi zabaldu ditu Australian

Bizkaie! 2006-07-26 02:00   Euskaldunak munduan

Sistema elektronikoak diseinau, instalau eta gestionetan dituan ‘Ikusi’ enpreseak bulego barri bi zabaldu ditu Australian, bata Queensland-en eta bestea New South Wales-en. Horrela, hiru dira daborduko herrialde horretan dituan bulegoak, Victoria-n daukan egoitza nagusia kontuan hartuta.

Ameriketan euskaldunei buruz argitaratutako informazinoa digitalizauko da

Bizkaie! 2006-07-21 02:00   Euskaldunak munduan

Jasotako informazinoa EHUtik bialduko jake erakunde sinatzaileei eta eurak arduratuko dira zabalkundeaz eta ikerketaz.

Maskaradak lau sari jaso ditu AEBetan

Bizkaie! 2006-07-20 02:00   Euskaldunak munduan

Maskarada antzerki-konpainia bizkaitarra AEB eta Kanadan ibili da Picassoren 'Guernica' koadroa oinarri hartuta egindako lana antzezten eta ikusle zein kritikoen erantzuna sekulakoa izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Euskalduna eta uruguaitarra sentiduten naz, maila berean’

Iratxe Ormatza 2006-07-12 02:00   Euskaldunak munduan

Erbesteratuta joan zan Agurtzane Aguadoren aita Uruguaira; gero, ama eta Agurtzane joan ziran. Aguadoren esanetan, ahotsagaz bai baina boto barik joan zan, umea zalako. Berak argi dauka herri bi daukiezala: jaiotzazkoa eta adopzinokoa.

Buenos Aireseko Raucheko euskal etxeak ofizialtasuna lortu dau

Bizkaie! 2006-07-04 02:00   Euskaldunak munduan

Errekonozimentu horregaz, zentroak zuzendaritza batzordeetako aldaketa guztiak eta alkarte mailako alde guztiak jakinarazo beharko deutsoz Jaurlaritzeari. Jaurlaritzeak, beraren aldetik, euskal gizataldeakaz dituan hartu-emonak hobeto koordinau ahal izateko behar dituan datu guztiak eskatu ahal izango deutsoz.

Bizkaiko sei enpresek hartuko dabe parte New Yorkeko Summer Fancy Food azokan

Bizkaie! 2006-07-03 02:00   Euskaldunak munduan

Sei enpresa bizkaitarrek hartuko dabe parte garagarrilaren 9tik 11ra bitartean New Yorken egingo dan Summer Fancy Food elikagaigintza, gourmet eta delicatessen alorretako enpresei zuzenduriko azokan.

Euskaldunak munduko taekwondo txapelketan

Bizkaie! 2006-06-27 02:00   Euskaldunak munduan

Euskal Taekwondo Federazinoko Ibone Lallana, Elaia Torrontegi eta Aritz Itxisoa kideak bagilaren 30etik garagarrilaren 2ra arte Suediako Trelleborg urian jokatuko dan Europako Taldekako Taekwondo Txapelketan izango dira.

Maskaradak Ipar Ameriketan estreinauko dau ‘Gernika’ koadroaren ganeko antzezlana

Iratxe Ormatza 2006-06-20 02:00   Euskaldunak munduan

Maskarada antzeztaldeak 'Gernika' koadroa gogoan hartu dau Ipar Ameriketan estreinauko dauen proiektua sortzeko. Picassok lana egiteko enkargua jaso ebaneko egoereari eta haren egitasmoa gauzatzeko prozesuari heldu deutse.

Antzerkiola Imajinarioak 'Yuri Sam' taularatuko dau asteon Miamiko Antzerki Hispaniarraren Jaialdian

Bizkaie! 2006-06-19 02:00   Euskaldunak munduan

Antzerkiola Imajinarioa konpainia bilbotarrak Miamira eroango dau 'Yuri Sam' izenburuko obrea, bagilaren 1etik 25era bitartean ospatzen ari dan Antzerki Hispaniarraren Jaialdian parte hartzeko. Ander Lipus buru dauen taldeak hilaren 24an eta 25ean taularatuko dau 'Yuri Sam'.

Fernando Villena pintorea Ameriketan

Iratxe Ormatza 2006-06-16 02:00   Euskaldunak munduan

Garagarrilaren 9an, New Jerseyko Chelsean dagoan '31 North' galerian 'kolore/Linea eta Forma' erakusketea zabalduko dau.

Forma organikoak eta arkitektonikoak dira Villenak lantzen dituan gaiak.

Euskal bidaiak Bideak agentziaren eskutik

Iratxe Ormatza 2006-06-07 02:00   Euskaldunak munduan

Bideak agentziaren helburua bidaiak euskal ikuspuntutik eskaintzea da. Euskal herritarrak beste herri batera joaten diranean, lekuan lekuko euskaldunakaz ikusten dabe herria; diasporakoak Euskal Herrira etortean, bertokoakaz. Horretan oinarrituta, eskaintza zabala daukie bost kontinenteetan.