Antzerkiola Imajinarioak 'Yuri Sam' taularatuko dau asteon Miamiko Antzerki Hispaniarraren Jaialdian

Bizkaie! 2006-06-19 02:00   Euskaldunak munduan

Antzerkiola Imajinarioa konpainia bilbotarrak Miamira eroango dau 'Yuri Sam' izenburuko obrea, bagilaren 1etik 25era bitartean ospatzen ari dan Antzerki Hispaniarraren Jaialdian parte hartzeko. Ander Lipus buru dauen taldeak hilaren 24an eta 25ean taularatuko dau 'Yuri Sam'.

Antzerkiola Imajinarioa konpainia bilbotarrak Miamira eroango dau 'Yuri Sam' izenburuko obrea, bagilaren 1etik 25era bitartean ospatzen ari dan Antzerki Hispaniarraren Jaialdian parte hartzeko. Ander Lipus buru dauen taldeak hilaren 24an eta 25ean taularatuko dau 'Yuri Sam'.

Miamiko Antzerki Hispaniarraren Jaialdia Floridaren hegoaldeko hainbat uritan egiten da, besteak beste, Miami, Coral Gable, Key Biscaine eta Fort Lauderdalen. Talde konbidatuak Latinoamerikatik, Europatik eta AEBtik heltzen dira, eta Antzerkiola Imajinarioagaz batera, Maskarada taldeak be hartuko dau parte.

Esandako moduan, talde bilbotarrak bagilaren 24an eta 25ean taularatuko du 'Yuri Sam". Lan honegaz arrakasta handia lortu dau Antzerkiola Imajinarioak, eta 'Donostiako V. Antzerki Saria be eskuratu eban. Epaimahaiak, 'Yuri Sam' saritzea erabagi eban Antzerkiola Imaginarioakoek egindako ikerketa estetikoan eta dramaturgikoan oinarrituta batetik eta antzerkiaren alorrean egindako mestizajearen aldeko apustuarengaitik bestetik. Antzerkiola Imaginarioakoak bide barriak edegiten dabiz, ausardiaz ari dira lan horretan eta Euskal Herriko zein kanpoko tradizinoak lantzen dabez, Indiako Kathakalia esaterako. Donostia Saria emoterakoan epaimahaiak artista gazteek sortutako proposamen interesgarria babestu gura izan eban, ikerketearen ondorioz euskeraz sortutako lan originala eta ausarta baita. Euskal Herrian une honetan egiten dan antzerki mueteagaz ez dau ezelako zerikusirik, beste bide batetik doa talde honen proposamena eta gainera oso lan sendoa eta kalidade handikoa da.

Taldeak, Argentina, Chicago (AEB), Kairo (Egipto) edota Iran lako uri eta herrialdeetan aurkeztu dau obrea. 'Yuri Sam' Antzerkiola Imajinarioaren formatu handiko hirugarren lana da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu