Sagarroi Japonian
2006-08-03 02:00 Euskaldunak munduanSagarroi ska, rock eta reggae estiloak jorratzen dituan euskal taldeak Japonia aldera joko dau abuztuan, lau kontzertuko bira eskaintzeko asmoz.
Sagarroi ska, rock eta reggae estiloak jorratzen dituan euskal taldeak Japonia aldera joko dau abuztuan, lau kontzertuko bira eskaintzeko asmoaz.
Iñigo Muguruza, Asier Ituarte, Gorka Baskaran eta Carlos Zubikoak osotzen dabe bandea eta abuztuaren 30ean, Nagoyan (Japoniako uri handienen artean laugarrena) emongo dabe lehenengo kontzertua, Up Set aretoan.
Abuztuaren 31n, Nishio uriko Dojin aretoan izango dira. ‘Matsudaira klanaren gazteluen uria’ ezizenaz ezaguna da uri hori.
Irailaren 1ean, barriz, Enoshima ugartean emongo dabe kontzertua, Oppa-la aretoan.
Birea Tokyon amaituko dabe, Shibuya auzoko Eggman areto mitikoan.
Bertako bandek lagunduta joko dabe lau kontzertuetan, besteak beste: Dub’n’rush, Satol Fujii, Turtle Island eta Pile Drive.
Japonicus kontratazino agentziak antolatu dau Sagarroiren birea, orain arte S.A., Fermin Muguruza, Betagarri edota Lobo Electrico taldeen Japoniako biretako kontzertuez arduratu izan dan enpreseak, hain zuzen be.
Taldea, bestalde, badaukaz proiektu gehiago eta zemendian diskoa atarateko asmoa daukie.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!