Bizkaiko sei enpresek hartuko dabe parte New Yorkeko Summer Fancy Food azokan

Bizkaie! 2006-07-03 02:00   Euskaldunak munduan

Sei enpresa bizkaitarrek hartuko dabe parte garagarrilaren 9tik 11ra bitartean New Yorken egingo dan Summer Fancy Food elikagaigintza, gourmet eta delicatessen alorretako enpresei zuzenduriko azokan.

Kanpo Merkataritzarako Espainiako Institutuak (ICEX) antolatu dauen bidaian izango dira Bizkaiko sei enpresak, sektoreko beste 71 konpainiagaz batera, eta Elikagaigintza eta Edarien Industrien Espainiako Federazinoak (FIAB) koordinautako gunean kokatuko dira.

ICEX erakundeko iturriek jakinarazo dabenez, New Yorkeko Summer Fancy Food azokea hilaren 9tik 11ra bitartean egingo da National Association for the Specialty Food Trade (NASFT) alkarteak antolatuta, eta aurten 51. edizinoa beteko dau.

Azokan izango diran Estaduko leku desbardinetako sektoreen artean, ardaoak, oliba-orioa, gaztaiak, landare-kontserbak, olibak, gozotegiak, urdaiazpikoa, preparautako jatekoa, azafraia eta eztia nabarmentzen dira.

Aurreko edizinoan, azokan 19.000 eta 32.000 bisitari artean izan ziran, supermerkatu, delicatessen-denda, erregalu eta ardaoen denda, biltegi handi, jantoki eta katalogozko salmentatik helduak, eta topaketara batu ziran mundu osoko 2.100dik gora salmenta lekuak bisitetako aukerea izan eben.

Bizkaiko sei enpresek hartuko dabe parte New Yorkeko Summer Fancy Food azokan

Sei enpresa bizkaitarrek hartuko dabe parte garagarrilaren 11ra bitartean New Yorken egingo dan Summer Fancy Food elikagaigintza, gourmet eta delicatessen alorretako enpresei zuzenduriko azokan.

Kanpo Merkataritzarako Espainiako Institutuak (ICEX) antolatu dauen bidaian izango dira Bizkaiko sei enpresak, sektoreko beste 71 konpainiagaz batera, eta Elikagaigintza eta Edarien Industrien Espainiako Federazinoak (FIAB) koordinautako gunean kokatuko dira.

ICEX erakundeko iturriek jakinarazo dabenez, New Yorkeko Summer Fancy Food azokea hilaren 9tik 11ra bitartean egingo da National Association for the Specialty Food Trade (NASFT) alkarteak antolatuta, eta aurten 51. edizinoa beteko dau.

Azokan izango diran Estaduko leku desbardinetako sektoreen artean, ardaoak, oliba-orioa, gaztaiak, landare-kontserbak, olibak, gozotegiak, urdaiazpikoa, preparautako jatekoa, azafraia eta eztia nabarmentzen dira.

Aurreko edizinoan, azokan 19.000 eta 32.000 bisitari artean izan ziran, supermerkatu, delicatessen-denda, erregalu eta ardaoen denda, biltegi handi, jantoki eta katalogozko salmentatik helduak, eta topaketara batu ziran mundu osoko 2.100dik gora salmenta lekuak bisitetako aukerea izan eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu