Euskal bidaiak Bideak agentziaren eskutik
2006-06-07 02:00 Euskaldunak munduanBideak agentziaren helburua bidaiak euskal ikuspuntutik eskaintzea da. Euskal herritarrak beste herri batera joaten diranean, lekuan lekuko euskaldunakaz ikusten dabe herria; diasporakoak Euskal Herrira etortean, bertokoakaz. Horretan oinarrituta, eskaintza zabala daukie bost kontinenteetan.
Kanpoko Euskal Etxeen eta Gizataldeen arloan espezializetako bekea
2006-06-06 02:00 Euskaldunak munduanEskaintzen dan urteko irabazia 15.000 eurokoa da eta eskabideak aurkezteko epea 2006ko garagarrilaren 10ean amaituko da.
Nazinoarteko Animazino Forumera joango dira Pausoka eta Dibulitoon produzino-etxeak
2006-06-05 02:00 Euskaldunak munduanPauen (Frantzian) irailean egingo da Europako Cartoon Forum, produkzino-etxeek alkar ezagutzeko eta alkarren arteko finantzazino-bideak eratzeko helburuagaz.
Gure Artea 2004 sariak irabazitako Iñaki Garmendiak eta Azucena Vieitesek Alemanian erakutsiko ditue euren lanak
2006-05-30 02:00 Euskaldunak munduanBagilaren 6an eta 8an zabalduko dira Frankfurt eta Wiesbaden uri alemanetan 'Gure Artea 2004' sarietan irabazle izandako Iñaki Garmendiaren eta Azucena Vieitesen erakusketak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kunstverein Frankfurt eta Kunsthaus Wiesbaden zentroakaz dauen lankidetzeari esker.
Euskera eskolak Txekian
2006-05-29 02:00 Euskaldunak munduanDatorren urteko euskera ikastaroak bermatzeko akordioa sinatu dabe Brnoko (Txekia) Masaryk Unibersidadeak eta Jaurlaritzeak.
Ekoturismoa zabaltzeko asmoagaz joan da Maixe Kieffer getariarra Ameriketara
2006-05-22 02:00 Euskaldunak munduanEchoWay, Ekoturismoan behar egiten dabenek beste bide bat eskaini gura deutse bidaiariei: turismoa egiterakoan alkartasuna eta ekologia kontuan hartzen daben lekuen barri emon.
Bilboko Udal Txistulari Bandea Argentinan eta Uruguayn
2006-05-19 00:00 Euskaldunak munduanSPRIk nazinoartekotzeari buruzko I. Euskadi Intergune Foroa antolatu dau
2006-05-16 02:00 Euskaldunak munduanJardunaldiak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan izango dira, eta bertan izango dira SPRIren Kanpo Sareko kide guztiak, hau da, SPRIk 25 herrialde baino gehiagotan dituan agente eta aholkulari espezializatuak, euskal enpresei banan-banan azaltzeko jomugatzat dabezan herrialdeen berezitasunak eta han topau leikiezan aukerak.
Lau euskal enpresa egon dira Pekingo Metal & Metallurgy Azokan
2006-05-12 00:00 Euskaldunak munduanAtxagak euskeraz idazteak zer dakarren adierazoko dau New Yorken
2006-05-12 00:00 Euskaldunak munduanDanetara, 36 euskal enpresa izango dira Hannovergo Azoka Industrialean
2006-05-12 00:00 Euskaldunak munduanDiasporan egin dabe lehengo aldiz ‘Euskal Herria Mugaz Gaindi’ mintegia
2006-05-05 02:00 Euskaldunak munduanMunduan zehar bizi diran euskaldunak aztertzen dituen ikertzaileen mintegia da 'Euskal Herria Mugaz Gaindi'. Eusko Ikaskuntzako Euskosare komunidadeak lehen mintegia orain dala hiru urte antolatu eban, Euskal Herrian. Aurten, barriz, Montevideora (Uruguai) joan dira.
Euskal Herriko eta Ternuako arraunlariek 1565eko txalupetan ostera berezia egingo dabe
2006-05-05 02:00 Euskaldunak munduan1976an Ternuan topautako 1565eko baletxalupen kopiak egin ditu Pasaiako Albaola alkarteak. Izan be, Albaola alkartearen helburu nagusia 'euskaldunek antxina erabilitako ontzien erreplikak egitea eta tripuletea da' .