Euskaldunok munduan  IV. urtea // 159. zenbakia

Lau euskal enpresa egon dira Pekingo Metal & Metallurgy Azokan


Bizkaie!

Lau euskal enpresa Pekinen izan dira oraintsu 'Metal & Metallurgy' azoka garrantzitsuan. Bidaia Fundigex fundizinoaren esportatzaileen alkarteak antolatu dau, ICEX erakundearen laguntzinoagaz.

Metalaren eta metalurgiaren sektorean, Asiako azokarik garrantzitsuena da, eta mundu mailan be oso esanguratsua. Bi sektore industrialetan oinarritzen da: metalen eraldatzean eta ekipoen produkzinoan.

Azokea bi urtero egiten da Shangain eta Pekinen, txandaka. Aurtengo edizinoan, 1.080 enpresa izan dira, horreetatik 210 atzerritarrak, eta 35.500 metro koadroko azalerea bete dabe. Bisitariak 25.000 milatik gora izan dira, eta 2.500 inguru 22 herrialde desbardinetakoak.

Txinako Errepublika Popularra nazinoarteko merkatura edegi izanak, bere ekonomia sistema kapitalista batera hurreratu izanak, eta modernizazino proiektu eta eraikuntza ugari izateak, metalaren sektorean dagozan produktu guztien eskaera handia sortarazo dabe. Gauzak holan dirala, merkatu txinatarrean sartu gura daben enpresentzat aukera parebakoa izan da 'Metal & Metallurgy' azokea.