Euskaldunok munduan  IV. urtea // 160. zenbakia

Bilboko Udal Txistulari Bandea Argentinan eta Uruguayn


Bandea

Bilboko Udal Txistulari Bandea hiru gizonez eta emakume batez osotuta dago. 2004tik, hainbat ekitaldi ofizial garrantzitsutan izan diran, BEC-Bilbao Exhibition Centre erakustazokearen inaugurazino ekitaldian, hainbat erakusketen hasiera jaian... Ganera, Bilbotik kanpora be ibili izan dira, Santa Cruz de Tenerifen berbarako. Igaz, Katalunian izan ziran, Santa Maria de Villafranca del Penedes, Ridaura, Arguelaguer eta Besalu herrietan.

Bizkaie!

Igaz Katalunian izandako arrakastearen ostean, Bilboko Udal Txistulari Bandeak pausu bat gehiago emon eta Ameriketarako bidea hartu dau. Laukote bilbotarrak III. ‘Euskal Herria Mugaz Gaindi’ Jardunaldietan hartuko dau parte Uruguayko Montevideon (‘Euskal Erria’ euskal etxea) eta Salton (‘Saltoko Euskaldunak’) eta Argentinako La Platan (‘Euzko Etxea’).

Uruguayn izango dabe lehenengo hitzordua, ‘Euskadi hoy’ argazki-erakusketearen inaugurazino ekitaldian. Ostean, Saltoko euskal etxean kontzertua eskainiko dabe eta barikuan gauza bera egingo dabe Montevideon, ‘Mugaz Gaindi’ jardunaldietan. Domekan, hilak 7, Rio de la Platara joango dira bertako Euzko Etxea alaitzeko.

Bandeak holako bidaia luzea egiten dauen lehenengo aldia da. Halan da be, ez dira atzerritar sentiduko Hego Ameriketako lurretan, lehenago aitatutako urietan euskal identidadea sakon errotuta baitago.