Euskal Herriko eta Ternuako arraunlariek 1565eko txalupetan ostera berezia egingo dabe
2006-05-05 02:00 Euskaldunak munduan1976an Ternuan topautako 1565eko baletxalupen kopiak egin ditu Pasaiako Albaola alkarteak. Izan be, Albaola alkartearen helburu nagusia 'euskaldunek antxina erabilitako ontzien erreplikak egitea eta tripuletea da' .
1976an Ternuan topautako 1565eko baletxalupen kopiak egin ditu Pasaiako Albaola alkarteak. Izan be, Albaola alkartearen helburu nagusia 'euskaldunek antxina erabilitako ontzien erreplikak egitea eta tripuletea da'. Orduan erabilten eben materialagaz eta teknikeagaz egin dabez baletxalupak. Hau da, haritzagaz eta kroskoko oholagaz. Txalupek bela bi daukiez, eta sasoi haretan sei arraunlari eta patroia joaten ziran, baleak atrapetan. Topau diran baletxalupa zaharrenak dira eta orain dala laurehun urtekoak badira be, Baleola alkarteakoen web gunean adierazo dabenez, 'txalupearen lineak harrigarriak dira, oso itxura modernoa eta hidrodinamikoa emoten deutsielako'.
Egin barri dituen txalupen eredua Kanadako Red Bay-n topau eben ikertzaile kanadiarrek. San Juan galeoia eta haren sei txalupak topau zituen. Galeoia Pasaikoa zan eta 1565ean hondoratu zan. Ternuan, Labrador penintsulan eta Bizkaiko Golkoan holako baletxalupetan egiten eben ehizan eta arrantzan. Ternuako biztanleakaz be hartu-emonak izaten zituen. Bitxikeria legez, hango toponimiak euskearearen eragina be badauka. Euskaldunak lehengo aldiz Ternuara joan ziranetik hona, desagertu egin dira hainbat tribu. Hori gogoan hartuta, 'Beothuk' izena emon deutsie txalupa bati, desagertutako tribu baten izena.
Bagilean Kanadako kostan egingo daben biajean, Albaola alkartekoek sasoi haretan zelan egiten eben behar erakutsi gura dabe. Baletxalupan joango diran euskaldunak orduko denporako arropak eroango ditue, eta indioek euren erropa tradizionala. Baletxalupan dagozan bitartean orduan jaten ebena jango dabe, ehizan eta arrantzan atrapautakoa. Jon Maia bertsolaria eurekaz joango da eta kronikea egingo dau zuzenean eta gerora liburu bat osotuko dau. Ganera, filmau be egingo dabe, eta dokumental bat egitea da asmoa. Dana dala, espedizinoa Albaola alkartearen webgunean be ikusgai egongo da.
Aurretik Albaola alkarteak egin izan dau espedizinorik. AEB, Argentina eta Uruguaiko euskaldunek ‘Ameriketatik’ trainerua finantzau eben. Trainera haretan Euskal Herriko kostaldean arraun egin eben 300 persona inguruk, portuetan tripulazinoa aldatzen eben-eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!