SPRIk nazinoartekotzeari buruzko I. Euskadi Intergune Foroa antolatu dau

Bizkaie! 2006-05-16 02:00   Euskaldunak munduan

Jardunaldiak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan izango dira, eta bertan izango dira SPRIren Kanpo Sareko kide guztiak, hau da, SPRIk 25 herrialde baino gehiagotan dituan agente eta aholkulari espezializatuak, euskal enpresei banan-banan azaltzeko jomugatzat dabezan herrialdeen berezitasunak eta han topau leikiezan aukerak.

SPRI erakundeak I. Euskadi Intergune 2006 Foroa antolatuko dau bagilaren 5ean eta 6an euskal enpresen nazinoartekotzea bultzatzeko asmoz. Jardunaldiak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan izango dira, eta bertan izango dira SPRIren Kanpo Sareko kide guztiak, hau da, SPRIk 25 herrialde baino gehiagotan dituan agente eta aholkulari espezializatuak, euskal enpresei banan-banan azaltzeko jomugatzat dabezan herrialdeen berezitasunak eta han topau leikiezan aukerak.

Foro hau hurrengo urteetan be antolatzea da SPRIren asmoa; 'izan be, ezinbesteko hitzordu eta baliabide bilakatzea da helburua nazinoartekotze estrategiak garatu gura dabezan euskal enpresentzat' , azaldu dabe SPRIko arduradunek.

Euskadi Intergune Foroaren helburua da enpresen eskura jartea kanpoko herrrialdeei buruzko informazino kooperatiboa aldi berean eta espazio bakar batean, enpresek aukerarik onena egin dagien. Esangura horretan, banan-banango alkarrizketa bilerak antolatuko dira, eta SPRIren Kanpo Sareko agenteek hainbat herrialderi buruzko aholkularitza kualifikatua eskainiko dabe, bai merkataritza-kideak eta tokiko bazkideak bilatzeari jagokonez, bai ezarpen komertzial eta produktiboei jagokenez be.

Alkarrizketa edo bilerak egin gurahi dituanak, eskaerea egin beharko dau aurretik www.spri.es/euskadiintergune webgunean. Modu honetan, SPRIk errazago antolatuko ditu agendak.

SPRIren Kanpo Sareak bulegoak ditu lehentasunezkotzat joten diran herrialdeetan: Mexiko, Argentina, Txile, Venezuela, Brasil, Kuba, Erresuma Batua, Txina, Polonia, Txekiar Errepublikea eta Eslovakia. Gainera, sare hori laster zabaldu daiteke.

Horrezaz ganera, SPRIk aholkulariak ditu Italia, Japonia, Maroko, Alemania, Egipto, Erresuma Batua, India, Hegoafrika, Turkia, Frantzia eta Korean, eta aholkulari horreek adituak dira tokian tokiko industria eta ekonomian.

Profesional horreek zerbitzu-eskaintza handia zabaltzen deutse enpresei, besteak beste, informazinoa eta aholkularitzea, banatzaile, merkaturatzaile eta agenteak bilatzea, finantzaketa-bideak eta inbertsinorako laguntzak eta ezarpen produktiboei buruzko informazinoa, beti be kokapen egokienen ikerketa konparatiboa oinarri hartuta.

SPRIren Internazionalizazion Arloaren asmoa da enpresen aliatu estrategiko bihurtzea euren etorkizuneko proiektuetan. Izan be, Leyre Madariaga SPRIko Internazionalizazino Arloko zuzendariordeak I. Euskadi Intergune Foroa aurkezteko emondako prentsaurrekoan azaldu dauenez, 'nazinoartekotze prozesua osoa karua da, eta beraz, komeni da enpresek eskura dabezan laguntza guztiak erabiltea haren eragina ahalik eta txikiena izan daiten'.

Nazinoartekotze laguntzak gehienbat enpresa txiki eta ertainei (ETE) zuzendurik dagozan arren, SPRI lizitazino edo inbertsino handiak aurreikusi dabezan enpresa handiei laguntzinoa emotea aztertzen ari da, enpresa horreek be era bateko preminak izaten dabezalako.

SPRIren Internazionalizazino Arloak 400 proiektu baino gehiago gestionau ditu, besteak beste, ondoko enpresentzat: Consorcio Exportador de Rioja Araex, BOJ Olañeta y Juaristi, Burdinola, Cie Automotive, Construcciones Mecanicas Vascas, Danobat Taldea, Kaiku Internacional, Lantek, Maier, Matz Eureka, Ofita, Orbea Bicicletas, Procome edo Zubiola.

Nazinoartekotzeari jagokonez, SPRIren lehentasunak ondokoak dira: enpresetara modu proaktiboan hurreratzeko jarduerak gauzatzea; kanpo Sarea merkatu konplejuagoetara zabaltzea enpresei lekuan bertan laguntzeko eta EAEko kluster, alkarte, merkataritza ganbera eta beste erakunde batzugaz etenik bako alkarlanari eustea.

Bestalde, SPRIk kanpo merkatuetara zabaltzeko programa eta ekimenak antolatu gura ditu Europako eta nazinoarteko beste Eskualde Garapen Agentzia batzugaz batera, enpresak nazinoartekotzearen beharraz sentsibilizetako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu