Diasporeak be su-etenaren barri emon dau

Bizkaie! 2006-04-14 00:00   Euskaldunak munduan
New Yorkeko Eusko Etxeko sareko eeny.org aldizkariak AEBetan bizi diran euskaldunen eretxiak batu ditu. Boiseko Cenarrusa Euskal Ikasketetako lehendakari Joseba Chertudik adierazo dau inportantea dala su-etena iraunkorra izatea, ez dala behin-behinekoa, horrek bidea zabaltzen dauelako Espainiaren eta Euskal Herriaren arteko negoziazinoan, konponbide baketsuan amaituko dauen prozesuan. David Bieter Boiseko lehen alkate euskaldunaren berbetan, ETAk indarkeria alde batera ixtean, auto-gobernurako aukera gehiago egongo dira. Bieter, 2002an, Idahoko Ordezkarien Ganberako kidea izan zanean, ebazpen bat bultzatu eban: Euskal Herriarten autodeterminazioa eskubidearen ...

Vancouverreko Euskal Etxeak webgunea barriztu dau

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Euskaldunak munduan
Argazkiak eta foroa Argazki-galeria bati esker Zazpiak Bat Euskal Etxearen nondik-norakoen barri emoten da. Bertan, Merritt Picnic ekitaldiaren (ekainean egiten daben euskal jaia) eta Gaztemundu programako (zentroko gazteei zuzendutako programea) argazkiak ikus daitekez. Erabiltzaileen parte hartzea indartzeko asmoz, webgunean foro bat zabaldu dabe. Bertan, sukaldaritza, kulturea, euskal musikea eta beste hainbat gai jorratu daitekez beste eretxiak zeintzuk diran jakinda geurea emonaz. Bestalde, urte osoko egutegia be badago. Bertan, euskal etxeak antolatutako ekitaldi guztien barri emoten da. Ganera, kantak, bideoak eta ...

Euskal giroa Suitzan

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Euskaldunak munduan
Jardunaldiek, bazkari ederrak eta Trikizio taldearen kontzertuak berotu eben eguna. Genevan, ‘Euskal Poteoa’ egin zan, hilero legez. Saignelégierren, ‘Café du Soleil’ aretoan alkartu ziran Euskal Etxeko kideak eta hainbat suitzar. Arratsaldeko bostetan hasi eben jaia egungo euskal politikearen inguruko jardunaldi bategaz, Giuliano Cavaterraren eskutik. Berbaldiaren ostean, afaria antolatu eben euskal jatekoakaz eta ostean etorri zan Trikizioren kontzertua Xabier Arakama, Jon Arruti, Iban Gurrutxaga eta Unai Lopetegiren eskutik. Trikitixea entzuteaz gan, txalaparteaz gozetako aukerea be egon zan. Bizkaie!

Idahoko euskaldunek Astigarragako sagardaoa edan ahal izango dabe aurrerantzean

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   Euskaldunak munduan
Bien bitartean, Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Enpresarien Elkarteak eta Hernaniko Udalak martiaren 5ean, Chillida-Lekun egindako Sagardo Egunaren ekitaldien barruan, 'SagardoGunea' proiektuaren ezaugarri nagusiak aurkeztu ebezan. Arduradunen esanetan, 'SagardoGunea' sagardaoa eta sagarraren inguruan altzauko dan eremua izango da, Gipuzkoako proiektu estrategiko, hain zuzen be, bai eremu turistikoarentzat eta baita sektorearentzat, izan be, sagardaogintzearen tekniken hobekuntzarako be lan egingo dau SagardoGuneak. Bizkaie!

Euskal Komunidadearen pelota txapelketea Venezuelan

Bizkaie! 2006-03-17 00:00   Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza

Euskera ikasleak Puerto Ricon

Bizkaie! 2006-03-17 00:00   Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza

Euskal ziberkulturea aztergai Renon

Bizkaie! 2006-03-10 00:00   Euskaldunak munduan
Hiperpolitikearen inguruko jardunaldiak Alonsoren esanetan, ‘politikea eta demokrazia krisian dagoz’. Gai horretan sakontzeko, hiperpolitikearen inguruko jardunaldiak eskaini ditu oraintsu, informazinoaren eta komunikazinoaren teknologia barriek politikean daukien eragina aztertzeko. Jardunaldiak unibersidadeko Getchell liburutegian izan ziran. Martiaren 20an, filosofo gasteiztarra Floridara joango da eta, bertan be, hiperpolitikeaz egingo dau berba Basque Cyberculture izenburupean emongo dauen berbaldian. Bizkaie!

Euskal Herriko musikea entzuten dabe Mexikon

Bizkaie! 2006-03-03 00:00   Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza