Euskaldunok munduan  IV. urtea // 154. zenbakia

Txileko lau unibersidadetan euskal kultura eta hizkuntza ikastaroak emongo dabez


Bizkaie!

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak egunotan erabagi dau Txileko lau unibersidade nagusienetan euskal kultura eta hizkuntza ikastaroak emoteko lankidetza-hitzarmenak luzatzea, azken ikasturtean 300 ikasletik gora matrikulauta egon ziran eta.

Lau unibersidadeak Txileko Santiago, Valparaisokoa, Santiagoko Pontifikala eta Valparaisoko Pontifikala dira eta honeetan orain dala hiru urtetik hona emoten ziran euskal ikastaroei, kultura zein hizkuntzarenak, jarraipena emongo jake.

Beste alde batetik, etorkizunean abiarazoko dan Euskadi Institutuaren testuinguruan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Europa eta Ameriketako zenbait unibersidadetan antolatuko ditu lektoradoak, euskera irakasteko irakasleak trebatuz.

Gaur egun euskerea Estaduko zenbait uritan, besteak beste, Madril, Bartzelona, Valentzia edota Valladolid zein Europako (Paris, Londres, Bruselas, Berlin, Frankfurt, Helsinki, Varsovia, Poznan) eta Ameriketako urietan irakasten da.