Euskaldunok munduan  IV. urtea // 150. zenbakia

Hogeita hiru familia amerikarrek euren euskal sustraiakazko hartu-emonak berreskuratu dabez


Bizkaie!

Jatorriz Euskal Herrikoak diran 20tik gora familia amerikarrek Euskal Herrian dabezan senitartekoak ezagutu ahal izan dabez. Horixe da Eusko Ikaskuntzaren EuskoSareren Sustraien bila egitasmoari esker bost hilebeteko epean lortutakoa.

Eusko Ikaskuntzak bialdutako komunikatu baten arabera, Euskal Herriko migrazino prozesu desbardinen ondorioz, familiako kideen artean galdutako hartu-emonak berreskuratu gura dira egitasmo horren bitartez. Topau diran 23 familia horreetatik % 40k Nafarroan ditu sustraiak, % 28k Bizkaian, % 24k Gipuzkoan eta % 4k Araban.

Lan hori egin ahal izateko, EuskoSareko lan-taldeak (familiako sustrai eta galdutako hartu-emonen bilaketan esperientzia daben personez osotuta dagoana) ikerketak egiten ditu artxiboetan, eta eskatzaileen jatorrizko herrietan egindako lanagaz osotzen dabe ikerketa hori.

EuskoSareren Sustraien bila egitasmoak 150etik gora eskaera jaso ditu, horreetatik gehienak Argentinako euskal jatorrikoek eskatutakoak. Sustraien bila egitasmoaren web gunea honako hauxe da: http://www.euskosare.org/sustraien_bila