Canal Vasco eta ETB Sat Interneten
Iratxe Ormatza
Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiak G. Scott Paterson Jump TV enpresako zuzendari nagusiak ituna sinatu dabe Canal Vasco eta ETB Sat telebistako kateak eta Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Euskadi Gaztea, Radio Vitoria eta EiTB Irratia Internetez ikusi eta entzuteko. Jump TV enpresea telebistea sarearen bidez zabaltzeko munduan dagoan enpresa nagusietakoa da eta 60 telebista kate baino gehiago eskaintzen ditu. Patersonek esan dau satelitearen edo kablearen bidezko telebista-aparatua ez daukienek be ikusteko aukerea izango dabela, ordenadorea eta sarerako konekzinoa izan ezkero.
Orain arteko EiTBko emisino gehienak gaztelaniaz egin dabez. Hemendik aurrera, barriz, ETB Sat kateagaz ia erdiak euskeraz izango dira. Halanda ze, kanpoan bizi diran euskaldunei amets bat beteko jake: telebistea euskeraz be entzutea. Diasporeak aspaldi eskatu izan dau euskerazko programazinoa eta, berenberegi, umeei begirako programak. Aukerea zabala izango dabe: hilebete barru programetan EiTBko artxiboko 200 ordu baino gehiago eskuragarri izango dabez, telebisinoaz eta irratiaz gan.
Hilebetez, doban eskainiko dabez EiTBko irratiak eta telebista kateak. Horren ostean, kuota bat ordaindu behar izango dabe: 6 eta 20 dolar artekoa, ikus-entzuleek jaso gura daben programazinoaren arabera.