Euskaldunok munduan  IV. urtea // 154. zenbakia

Vancouverreko Euskal Etxeak webgunea barriztu dau


Argazkiak eta foroa

Argazki-galeria bati esker Zazpiak Bat Euskal Etxearen nondik-norakoen barri emoten da. Bertan, Merritt Picnic ekitaldiaren (ekainean egiten daben euskal jaia) eta Gaztemundu programako (zentroko gazteei zuzendutako programea) argazkiak ikus daitekez.

Erabiltzaileen parte hartzea indartzeko asmoz, webgunean foro bat zabaldu dabe. Bertan, sukaldaritza, kulturea, euskal musikea eta beste hainbat gai jorratu daitekez beste eretxiak zeintzuk diran jakinda geurea emonaz.

Bestalde, urte osoko egutegia be badago. Bertan, euskal etxeak antolatutako ekitaldi guztien barri emoten da. Ganera, kantak, bideoak eta programa informatikoak bajau daitekez.

Chatbox

Euskal Herritik urrun eta ez hain urrun bizi diran kanadiarrek zen mundu osoko bisitariek Chatbox atalean ezagutu ahal izango dabe elkar.

Bizkaie!

Zazpiak Bat Vancouver Basque Club euskal etxeak www.bcbasque.com webgunearen itxurea eta edukiak aldatu ditu. Alkarteko bazkideek egindako lanari esker ikusi dau argia proiektuak eta aurrerantzean euskal-kanadiar kulturean sakondu gura dabenen pardaidetzea bultzatzea da helburua. Behin webgunean izena emon ostean, alkarteak antolatutako ekintzen barri euki daiteke eta, zergaitik ez, parte hartu be bai. Erabiltzaileek barriak idazteko eta euskal etxearen agendea osotzeko aukerea daukie.