Euskaldunok munduan  IV. urtea // 150. zenbakia

Euskal ziberkulturea aztergai Renon


Hiperpolitikearen inguruko jardunaldiak

Alonsoren esanetan, ‘politikea eta demokrazia krisian dagoz’. Gai horretan sakontzeko, hiperpolitikearen inguruko jardunaldiak eskaini ditu oraintsu, informazinoaren eta komunikazinoaren teknologia barriek politikean daukien eragina aztertzeko. Jardunaldiak unibersidadeko Getchell liburutegian izan ziran.

Martiaren 20an, filosofo gasteiztarra Floridara joango da eta, bertan be, hiperpolitikeaz egingo dau berba Basque Cyberculture izenburupean emongo dauen berbaldian.

Bizkaie!

Andoni Alonso (Gasteiz, 1966) filosofoa euskaldunek Interneten daukien presentzia atertzen dauen ikastaroa eskaintzen dago Nevadako Unibersidadean, Renon. Ikastaroak maiatzera arte iraungo dau eta bertako Center for Basque Studies ezagunean emoten dira eskolak.

Extremadurako Unibersidadeko Katedratikoa da Alonso, teknologiaren filosofian eta artean aditua. Orain arte, CBSk on line eskaintzen eban ikastaroa; aurten, ikasleek aurrean eukiko dabe irakaslea. Halanda be, on line egin gura izan ezkero, horretarako aukerea be egongo da.

Alonsok, ikastaro honetan parte hartzeaz gan, beste hainbat gaitan be sakonduko dau. Batetik, Pedro J. Oiartzabalegaz batera, euskal komunidadeak Interneten daukan presentzia aztertuko dau; bestetik, Juan Aranaren laguntzinoagaz, Jorge Oteizaren bizia eta obrea eukiko dau ikergai.