Euskaldunok munduan  IV. urtea // 149. zenbakia

Eusko Jaurlaritzeak euskal etxe barri bi onartu ditu Argentinan eta Kuban


Bizkaie!

Eusko Jaurlaritzako Gobernuko Kontseiluak ofizialki onartu barri ditu Argentina eta Kubako bi euskal etxe, eta bestetik ikasle etorkinei hizkuntza irakasteko programak indartzen dituan 1,4 miloe euroko dirulaguntzinoa be adostu da baita.

Bi euskal etxe amerikarrak Argentinako uriburuko Bolivarko 'Danak Bat, Centro Vasco Argentino de Bolivar' eta La Habanako 'AsociaciĆ³n Vasco Navarra de Beneficencia' dira.

Ofizialtasun honen ondorioz, bi euskal etxeek beren organuen eta giza bizitzearen beste zeregin guztien barri emon beharko deutse Gasteizi, euskal erakundeen dirulaguntzinoa eta hartu-emonak hobeto bideratzeko.

Bestalde, Gobernuko Kontseiluaren batzarrean 1,4 miloe euroko dirulaguntzako kopurua bideratzea be erabagi da irakaskuntza ez unibersitarioko ikasgune kontzertatuentzat.

Gauzka holan dorala, 2005/2006 ikasturteko lehen zein bigarren mailako Hezkuntzara ikasle etorkinei, batez be euskeraz berba egiteko zailtasunak dabezanei, hizkuntza programak indartuko dabezan ekimenak gauzatu asmoz.