Euskaldunok munduan  IV. urtea // 155. zenbakia

Arabar Errioxako lau upategi eta hiru txakolindegi Dusseldorfen


Bizkaie!

Arabar Errioxako lau upeltegik eta hiru txakolindegik martiaren 26tik 28ra bitartean Dusseldorf uri alemaniarrean egingo dan Prowein Azokan hartuko dabe parte. Sustapen ekintza hau Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolatu dau, Bilboko Merkataritza Ganberarekin elkarlanean.

Euskal ordezkaritzearen helburua Euskal Herrian egiten diran ardaoen aniztasuna ezagutarazotea da. Euskal standak 75 metro koadroko azalera izango dau eta zazpi enpresa hartuko ditu: Arabar Errioxako ardaoa egiten daben lau eta txakolina preparetan daben beste hiru.

Prowein Azokearen ezaugarri bereziak eta nazinoartean dauen ospe handia dirala eta, euskal eskaintzea bultzatu eta Euskadiren nazinoarteko irudia sustatuko da kalidadea eta aniztasuna nabarmenduz.

Euskal ardaoak nazinoarteko merkatuetan sustatzeko Eusko Jaurlaritzeak aurreikusi dituan ekintzen artean dago Dusseldorfeko jarduerea. Horretarako, Nekazaritza eta Arrantza Saila London Wine eta Mexikoko Elikadura alorreko azokan izango da, besteak beste.

Azoka alemaniarrean egongo diran upeltegiak ondokoak dira: Arabar Errioxako Bodegas Baigorri, Exba 7 - Export Consortium AIE, Vintium Export AIE eta Bodegas Covilla; eta txakolina egiten daben Doniene Gorrodona Txakolina, Etxaniz Txakolina eta CRDO Bizkaiko Txakolina.