Ameriketan euskaldunei buruz argitaratutako informazinoa digitalizauko da

Bizkaie! 2006-07-21 02:00   Euskaldunak munduan

Jasotako informazinoa EHUtik bialduko jake erakunde sinatzaileei eta eurak arduratuko dira zabalkundeaz eta ikerketaz.

Eusko Jaurlaritzeak Euskal Herriko Unibersidadeagaz, Eusko-Argentinar Erakundeen Federazinoagaz eta Hego Argentinako Unibersidadeagaz lankidetza hitzarmena sinatzea onartu dau, Ameriketako egunkarietan euskaldunei buruz argitaratutako informazinoa batzen dauen datu-base digitalizatua lortzeko.

Proiektuaren koordinazinoa EHUren esku egongo da eta bera arduratuko da argazki zein idatzizko informazinoa batzen. Jasotako informazinoa EHUtik bialduko jake erakunde sinatzaileei eta eurak arduratuko dira zabalkundeaz eta ikerketaz.

Proiektu honen sustatzaile dan Eusko-Argentinar Erakundeen Federazinoak (FEVA) unibersidade erakundeakaz dituan hartu-emon estuak aprobetxauta, ganerako unibersidadeek be proiektu honegaz bat egin dagien ahaleginduko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu